Berriak Iraurgi Saskibaloiak Añares Rioja ISB eta Sammic ISB taldeen aurkezpen ofiziala egin du

Iraurgi Saskibaloiak Añares Rioja ISB eta Sammic ISB taldeen aurkezpen ofiziala egin du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Iraurgi élite Emakumeen Eskubaloi Ligan jokatzen duen Añares Rioja ISB eta Sammic ISB Zilarrezko LEB mailako taldeen aurkezpen ofiziala egin dute gaur goizean Loiolan Iraurgi Saskibaloi taldeko ordezkariek, bidelagun hartuta Foru Aldundiko Kirol diputatua den Goizane Alvarez eta Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako ordezkariak. Bertan izan dira Azpeitiko Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien zinegotzia eta Azkoitiko udalaren izenean, Javier Zubizarreta alkatea eta Angel Martin zinegotzia. Sammic-eko ordezkari Amaia Altunak ere hartu du parte ekitaldian.

Saskibaloi taldeak berriki atera du bazkide kanpaina indartzeko egin duen bideoa ere, "Egin amets gurekin!" lelopean. Zorterik onena opa diegu kantxan eta kantxatik kanpo!

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut