Berriak Ikastaro eskaintza berriarekin dator Elkargunea

Ikastaro eskaintza berriarekin dator Elkargunea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

argazkigintza Erabiltzaileen eskaeretara egokitu eta zerbitzua hobetzeko asmoz, ikastaro eskaintza berritu du Elkarguneak datozen hilabeteetarako. Jarduera berrien artean daude boxeoa, Feng Shui, marrazketa, yoga, haurdunaldirako yoga eta argazkigintza. Hauetariko batzuk jada martxan daude. Aldiz, beste batzuen kasuan, taldeak osatzen ari dira eta ixten doazen heinean jarriko dira martxan.

Marrazketari dagokionez, esaterako, 5 eta 11 urte bitartekoentzat martxan daude saioak baina 12 eta 16 urte bitartekoentzat taldea osatzen ari da.
Badira jada hasierako data finkatuta dutenak ere. Argazkigintzan trebatu nahi dutenek badute oraindik aukera, azaroaren 3an hasiko baitira saioak. Feng Shui filosofia txinatarra ezagutzeko parada, berriz, azaroaren 14an abiatuko da. Gainerakoak partaide kopuruaren arabera joango dira antolatzen.
Une honetan, aipatu ikastaro berrietarako izen-ematea zabalik dago.
Informazio gehiago eskuratzeko 943 85 25 44 telefonora deitu edo www.elkarguneazkoitia.eus web gunean kontsulta daiteke.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut