Berriak Kirol Kontseilu Goreneko arduradunak Azkoitian izan dira San Juango eta Txerloiko futbol zelaietako obrak ikuskatzeko

Kirol Kontseilu Goreneko arduradunak Azkoitian izan dira San Juango eta Txerloiko futbol zelaietako obrak ikuskatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

sanjuan 1 Kirol Kontseilu Goreneko arduradunak Azkoitian izan dira 2011n eta 2012an San Juango eta Txerloiko futbol zelaietan obrak egiteko diruz lagundutako lanak ikuskatzeko. Proiektu saileko arduradun Jesús del Barrio eta Diru-laguntzen Ikuskaritza Fiskalaren Zerbitzu buru den Raúl Ureña izan dira eta Javier Zubizarreta alkateak berak lagundu die gainbegiratze lanetan. Ondoan izan dituzte Anaitasunako idazkaria, Maider Cincunegui, eta diruzaina, Jon Ander Azkue. Kontseiluaren ordezkariek egiaztatu ahal izan dute egindako obrak laguntzak eman ziren helburuetara egokitzen direla.
Orduan San Juango futbol zelai ondoko lokala gimnasio bihurtu zen eta Txerloian argi artifizialaren instalazioa egin zen. Kontseiluko ordezkariek ontzat eman dituzte obrak.

Ikuskaritza lanek iraun duten bitartean, alkateak Txerloiko futbol zelaian hobekuntza gehiago egiteko landutako proiektua aurkezteko aukera ere izan du. Proiektu honek aurreikusten dituen lanetarako ere diru-laguntza eskatuta du Udalak.

Hiru dira aurreikusten diren esku-hartze nagusiak. Batetik, tribunan bizkarraldea duten eserlekuak jartzea da asmoa, gaur egun esertzeko dauden egurrezko oholak ordezkatuz. Bestetik, erabiltzaile gehiagorentzat ahalmena duten aulki homologatuak jarri nahi dira. Exekutatuko litzatekeen bigarren puntua da estalitako gune bat eraikitzea pertsonalarentzat, alegia, sarrerak saltzeko estalitako lehiatila bat. Azkenik, proiektuak markagailu ingurua estalpe batekin babestearen beharra aintzat hartzen du, jarraitzaileek erabili dezaten orain erabat zabalik dago-eta.
Esan bezala, lan hauetarako Udalak eskatuta du diru-laguntza eta oraingo fasean erabakiko dute zein diren diruz laguntzea merezi duten proiektuak.

 

txerloia 1

txerloia 2

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut