Berriak Udalak zerrendak zabalduko ditu errefuxiatu siriarrei etxe hutsa utzi nahi dietenentzat

Udalak zerrendak zabalduko ditu errefuxiatu siriarrei etxe hutsa utzi nahi dietenentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

kartela-txikia Europan sartzeko azken asteetan ikusten ari garen siriarren olatuak kezka sortu du gure gizartean eta Udala ez da horretan kanpo geratzen. Egoeraren larritasuna ikusita, ezinbestekoa da erakundeen arteko elkarlana eta koordinazioa harrera ekintzak ondo bideratzeko.
EUDEL-ek, Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek koordinaziorako Batzorde Eragilea osatu dute eta batzorde hori izango da erefuxiatuen harrerarako beharrezkoak diren ekintzak koordinatuko dituena modu bateratuan.

Udala harremanetan dago Eusko Jaurlaritzarekin eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearekin, ezarritako irizpideen arabera erantzuteko. Lehen urratsa da zerrendak irekitzea libre duen etxebizitza bat errefuxiatuei utzi nahi dietenentzat. Kasu horretan, udaletxeko harrera zerbitzura jo behar da datuak ematera. Gero datuak Alokabideren esku jarriko dira, unean uneko baliabideak kudeatzeko. Halaber, zuzenean jarri daiteke harremanetan Alokabidekin Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era idatziz edo 944 044 708 telefonora deituz.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Josu Erkorekak, aurreratu zuen duela egun batzuk Euskadik ez duela zailtasunik izango 1.000 errefuxiatu hartzeko, alegia, dagokion kopurua.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut