Berriak Belén Nevado: “Ez da nahikoa zoriontsu izatea nahi izatearekin, zoriona ekarriko digun zerbait sortu behar da”

Belén Nevado: “Ez da nahikoa zoriontsu izatea nahi izatearekin, zoriona ekarriko digun zerbait sortu behar da”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

belen-nevado "Detritus Teatro" konpainiako kide den Belén Nevado aktorearekin egon gara. Bera da Berdintasun Bulegotik antolaturiko emakumeak ahalduntzeko ikastaroen baitan "Zapalduen antzerkia" emango duena. Ikastaroa urriaren 13an hasiko da eta izen-emate epea irekita dago oraindik, nahikoa da Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era idaztea edo 943 54 20 14 telefonora deitzea.

Kontraesanak eta askatasun espazio bat sortzearen beharraz hitz egiten duzu. Zer esan nahi duzu?

Seguru eta aske sentituko garen espazioak sortzearen beharra dugu gure sormen ahalmenari bide emateko. Emakumerik zapalduenak ere noiz edo noiz sentitutako gauzak egiteko gogoa izaten du, istorio bat kontatu, eszena bat, amets bate do esperientzia bat antzeztu… Ez dakit zenbat aldiz entzun ditudan  “nik ez dut balio”, “lotsatia naiz” eta antzerakoak. Aitzakia mordoa jartzen dugu barru barruan egitea desiatzen ditugun gauzak ez egiteko. Hau kontraesan izugarria da. Mutu egotea barrutik bat kiskaltzen ari denean.

Zein da helburua? Norbera hobeto ezagutzea gero gure sentimenduak kudeatzeko?

Dantza, pintura, idazketa, ikasketa, musika, zeramika… “Zapalduen antzerkia” izan daiteke lehen pausoa gure talentuaren bila hasteko. Helburua da gure ahalmena martxan jartzea errealitatea bilakatu ahal izateko. Ez da nahikoa zoriontsu izatea nahi izatearekin. Zoriona eragingo digun zerbait sortu behar da.  “Zapalduen antzerkia”k eskaintzen diguna da espazio bat non bizitza errealerako entsegatzen duguna. Guztiok antzezten dugu, norekin edo non gaudenaren arabera. Antzerkiak muturrera emandako egoeretan zer jarrera izango genukeen esperimentatzeko aukera ematen digu.

Zer lan dinamika erabiltzen dira ikastaroan?

Lehenik eta behin esango dut ezin dela ikastarora etorri berehala   emaitzak iritsiko direlakoan. Berehalakotasuna aro honetako kontraesan handienetako bat da eta lantegia prozesu bat bizitzean datza. Gure gorputzak izango dira tresna nagusia eta esnatu egin behar ditugu. Musikarekin egingo dugu lan lehenengo zatian-

Eta gero?

Jolasteari ekingo diogu, jokorako eta dibertimendurako espiritua berreskuratzeari. Sormena lo egon daiteke, blokeatua, baina hor egoten da. Ariketen bidez esnatzea lortzen da, gutxi pentsatuz eta asko antzeztuz.




Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut