Berriak Azkoitiko Ezkutuko Altxorrak ezagutzeko parada larunbat honetan hasita

Azkoitiko Ezkutuko Altxorrak ezagutzeko parada larunbat honetan hasita

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

altxorrak-1 Ignaziotar lurraldea sakon-sakonean ezagutzeko aukera ematen duen Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen egitarauak Zalduntxoen Azkoitia ezagutzeko parada eskainiko du larunbat honetan, Azkoitian antolatu diren bisitetatik lehenengoa egingo baita.

Ekimen honen bidez, Debagoienako, Urola Erdiko eta Urola Garaiko XVI. mendeko hainbat harribitxi ezagutarazi nahi dira, alegia, arte eta kultura arloan aurki dezakegun ondarea. Guztira, hiru eskualdeetako 22 baliabideetara bisita gidatuak antolatu dira XVI. mendea eta Loiolako San Ignazio ardatz hartuta.

Proposamen aberatsa da barnealdeko hiru eskualdeek batera egiten duten eskaintza turistikoa delako. 2013an esperientzia pilotu gisa garatu zuten egitaraua eta harrera ikusita, edizio berri bat antolatu da bisita berriak gehituz eta Inaziotar Bidean murgiltzeko aukera eskainiz.

Proposamen honen baitan lau bisita aurreikusten dira Azkoitian:

Urriak 10: Zalduntxoen Azkoitia, Intsausti Jauregian

Urriak 25: Alde Zaharra eta Parrokia

Azaroak 7:San Martin ermita

Abenduak 8: San Jose ermita

Bisita gidatuak egiteko aldez aurretik eman behar da izena Iraurgi Lantzenen eta erreserba beranduenez aurreko ostiraleko 12ak baino lehen egin beharko da. Bisiten prezioa 3 euroko da.

Erreserbak egin daitezke Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era idatziz edo 943 85 11 00 / 943 15 18 78 telefonoetara deituta.

Informazio gehiago: www.ignaziotarlurraldea.com

Ikusi eskuorria.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut