Berriak Alkatea Bernardo Ecenarro enpresan izan da bisitan

Alkatea Bernardo Ecenarro enpresan izan da bisitan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0223 Maitane Unanue eta Miguel Angel Bastida zinegotziek lagunduta, Azkoitiko alkateak Besa (Bernardo Ecenarro S.A.) enpresa bisitatu du, industriarako pinturen Europako fabrikatzaile nagusietako bat. Urtebete da Elgoibar utzi eta Azkoitiko Ugarte industrialdera lekualdatu zela.

Udal ordezkaritza konpainiaren zuzendari nagusiarekin, Guillermo Ecenarrorekin, bildu zen eta hark azaldu zizkien ekoizpen prozesua eta enpresaren garapen internazionalaren nondik-norakoak, lan bilera aurretik lantegia ikusten zuten bitartean.

Elkartze hau Javier Zubizarretak egitea aurreikusita duen bisita planen baitan sartzen da. Helburua da udal erakundearen eta enpresa sarearen artean gizartean eragina izango duten elkarlanerako bideak aztertzea, enplegua dinamizatzeko eta ekonomiaren hazkuntza sustatzeko.

Bernardo Ecenarro bera Azkoitian lana sortzeko egindako apustua izan zen eta adibide bat kutsatutako lurzoruen bilakaeran, jarduera ekonomikoaren gune bilakatuz.

Oñeder zabortegi zaharraren tokian, 110.000 metro karratuko partzela ikus daiteke eta Besak duen eraikitako 20.000 metro karratuko gunea. Besaren helburua, Azkoitian, urteko 20.000 tonako ekoizpenera iristea da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut