Berriak Abian da Azkoitiko mintzalagun programa

Abian da Azkoitiko mintzalagun programa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

mintzalagun Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Azkoitiko mintzalagun programa. Honako hau 6. ikasturtea da, beraz Euskal Herri osoan ezaguna den zerbitzu honek,indarra hartu du gure herrian ere. 12 dira martxan dauden taldeak; eta dagoeneko 40 baino gehiago talde hauetan parte hartzen duten mintzalagunak. Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute praktikatu gurekin! lemapean.

Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak. Mintzalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza.Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan...
Astean behin,ordu betez, 3-4 lagunez osaturiko taldean elkartzeaz gain, ikasturtean beste hainbat ekintza ere egiten dira: mendi bueltak, tailerrak, afariak, sukaldaritza ikastaroak, lehiaketak...Horrela, mintzalagun gehiago ezagutu eta zure euskal sarea indartzeko eta zabaltzeko aukera ere eskaintzen dizu mintzalagunek. Eta guztia doanik!
Izena eman nahi dutenek Azkoitiko AEK euskaltegian edo Udaleko Euskara Zerbitzuan dute izena emateko aukera, baita telefonoz (943 15 10 89 – 943 85 71 75 ) edo emailez
( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) ere. Azken eguna urriaren 22a izango da.
Informazio gehiagorako blog-a ere badago (mintzalagun.blogspot.com) eta facebooken (mintzalagunak gara) ere aurkituko gaituzu.
Mintzalagun guztiek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta Argia aldizkariak eta berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila.

IZENA EMAN NAHI BADUZU, KLIKATU HEMEN ETA BETE FORMULARIOA

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut