Berriak Heziketa internazionala sustatzea helburu duen European School Net 2000 sarea Azkoitian bildu da

Heziketa internazionala sustatzea helburu duen European School Net 2000 sarea Azkoitian bildu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

shool net1 Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia B.H.I-ko ordezkariak Europako beste ikastetxeetako arduradunekin bildu ziren 2000n Bruselan, nazioarteko ikastetxe sarea sortuz: European School Net 2000. Heziketa internazionala sustatzea dute helburu. Eskoletako ordezkariak gaur Azkoitian egingo dute urteko Batzar Orokorra, hain zuzen, Intsausti Jauregian.

Gaur goizean, Javier Zubizarreta alkateak harrera egin die. Ekitaldian parte hartu dute Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko zuzendari den Alberto Izagirrek, ikastolako proiektu europarren koordinatzaileak, Rafa Stxez Muxikak, eta European School Net 2000 sarearen presidenteak, Jos van Eyk.

 

Herbeheretako, Espainiako, Finlandiako, Estoniako, Italiako, Ingalaterrako eta Euskal Herriko ikastetxeetako ordezkariak bildu dira.

Zubizarretak zoriondu egin ditu egiten ari diren lanagatik eta bide horretatik jarraitzera animatu ditu. “Tamalez, -esan du- momentu honetan ezin da ukatu ondo prestatutako gazteek nahikoa lan badutela kalitatezko lana izaten. Baina kualifikatu gabeak merkatutik kanpo geratzen ari dira. Horregatik, zuek hezkuntza zentro bezala eta guk udal erakunde modura, gazteen aldeko apustu garbia egin behar dugu prestakuntzari begira. Ildo horretan, legealdi honetan dugun lehentasunetako bat da gazteei hizkuntzak ikasteko aukerak erraztea munduan zehar ibiltzeko trebezia izan dezaten”. Ingelesaren, esperientziaren eta elkarlanaren beharra azpimarratu du.

17 ikastetxe

Holanda, Ingalaterra, Italia, Espainia, Alemania, Polonia, Estonia, Portugal, Rumania, Frantzia eta Finlandiako 17 ikastetxek osatzen dute sarea Euskal Herriko hiru zentrokin batera: Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Falkultateak eta Urola Ikastolak.

Urola Ikastolako Rafa Stxez Muxikaren hitzetan, proiektuaren helburu nagusia da ikasleak Europan ikasi eta lan egiteko trebatzea. Horretarako elkartrukeak eta ikastetxeen arteko garapenerako proiektuak landu izan ditugu maila pribatuan zein  programa europarren barruan. 2015-2018 bitarteko ikasturteetarako Erasmus plus proiektu bat daukagu eskuartean orain. Ekintzailetasuna eta “How it is to live, study and work in a foreign EU country” landuko ditugu”.

Proiektu hau ikasleekin garatzeko nondik norakoak finkatzeko eta Euro School Net 2000 sarearen urteko Batzar Orokorra egiteko bildu atzo eta gaur Azkoitiko Intsausti jauregian Europatik etorritako irakasleak.

Iaz Maastrichen bildu ziren eta aurreko edizioan, Newporten.

european school 2

europan school 3

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut