Berriak Udalak kreditu aldaketa onartu du Idiakez Ederra etxeko andamioak erosteko, alokairuagatik Udala hilero 6.000 eurotik gora ordaintzen ari zelako

Udalak kreditu aldaketa onartu du Idiakez Ederra etxeko andamioak erosteko, alokairuagatik Udala hilero 6.000 eurotik gora ordaintzen ari zelako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udal gobernuak urrats garrantzitsuak eman ditu azken asteetan Idiakez Ederra etxeari konponbidea bilatze bidean. Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko ordezkariekin bildu da, eta baita eraikinaren jabe batzuekin ere. Negoziaketetan aurrerapenak ematen ari dira bai erakunde mailan eta bai alde pribatuari dagokionean.

Aurreko hilabetean, irailean, Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, Mari Jose Telleria, Azkoitian izan zen alkateak eskatuta. Pertsonalki eraikinaren egoera ikusteko aukera izan zuen, egoera aztertzearekin batera. Telleriak bilera luzea izan zuen Javier Zubizarretarekin, bere gobernu taldeko hainbat kiderekin eta hirigintzako udal teknikariekin.

Udalaz gaindiko erakundeek esku harttzen dute kultura ondasun izendaturiko Azkoitiko monumento multzo gunearen baitan dagoen erdi mailako babesa duen eraikina delako.

Egoera honen aurrean, Udalak hartu duen lehen erabakia izan da eraikina sostengatzen duten andamioak erostea, 50.000 euro bideratuz horretara. Egitura erostea erabaki da, bestela, Udalari andamioen alokairua hilero-hilero 6.027 euro kostatzen zaizkiolako. Dirutza hori ordaintzen ari zen Udala.

Negoziaketak konplexuak dira eta denbora behar da akordio batera heltzeko. Denboraldi horretan, Udalak gutxienez ez ditu 6.000 eurotik gora ordaindu beharko eta zordunei ez zaie andamioengatik ordaindu beharreko kantitatea igotzen joango.

Atzoko udalbatzan kreditu aldaketa bi ekintzatarako onartu zen. Batetik, andamioak erosteko eta bestetik, Udaltzaingoak eta brigadako langileek erabiltzen dituzten instalazioetan sukaldea eta bulego bat ipintzeko.

Kreditu aldaketa EAJ eta PSE-EEren aldeko bozkekin onartu zen. Irabazi Azkoitia Bai eta Bildu abstenitu egin ziren.

Udalbatzak onarturiko beste puntu bat Nekane Larrañaga zinegotziaren %50eko liberazio partziala izan zen. Horrela, Unibertsitateko lana eta kargu publikoa bateratuko ditu. Kasu honetan ere, Eudelek soldaten inguruan ezarritako irizpideak hartu dira kontutan.

Dimisioak

Atzoko Udalbatzan dimisioa aurkeztu zuten EH Bilduko bi zinegotzik: Urrategi Alberdik eta Jesus Mari Oteizak. Biak “arrazoi pertsonalengatik” hartu dutela erabakia azaldu dute.

Hondakinak

Erregu eta galderen atalera iritsita, EH Bilduk bere kezka agertu zuen hondakinen gaiarekin eta kontrol eta jarraipen mahai bat osatzea iradoki zuen. Alkateak hartu zuen hitza esanez mahai horren funtzioak betetzen direla komisioetan, herriko taldeekin dituzten kontaktuen bidez, alegia, Atez Atekoaren aurkako plataformarekin eta Zero Zabor-ekin, eta herritarrekin dituzten harremanen bitartez. Halaber, ordezkari guztiei eskaera bat luzatu zien:  “Atera gaitezen guztiok batera birziklatzen dutenei eskerrak emanez eta egiten ez dutenei praktika desegokiak baztertu eta edukiontzien erabilera zuzena egiteko eskatuz”.  

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut