Berriak Erdibana taularatuko dute Jose Ramon Soroizek eta Iker Galartzak

Erdibana taularatuko dute Jose Ramon Soroizek eta Iker Galartzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

erdibana-komedia Txalo ekoizpen etxeak ekoizturiko "Erdibana" antzezlana taularatuko dute larunbat honetan Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreek Baztartxo antzokian. Larunbatean, urriak 3an, 22.00etan izango da emanaldia.

Bere azkenetan den ama, enbolia eta gripeak jota, hiltzeko batere asmorik gabe eta bi seme. Hori da komediaren abiapuntua. Protagonistetako batek burusoil geratzen ari den emakume berekoia du, enpresa hondoratzeko arriskuan eta erretreta hartzeko garaia gero eta urrutiago; bere semea etxean amaren kargu, bainatu, orraztu eta ia akabatzen duena.

Jehova testitu bat ere ageri da, asteazkenero, ama bixitatzera etortzen dena. 

Amaigabeko gau batean, amari bultzadatxo bat eman nahian, ezkutuan gordetako sekretuez gain, elementu gehiago azalduko dira: soka bat, lanpara bat... 

Urriak 3, larunbata, Baztartxo antzokian, gaueko 22:00etan. 

Sarrera: 8 euro (Baztartxoko lehiatilan egongo dira salgai)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut