Berriak "Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?" hitzaldia, Xabier Munibe haurreskolaren eskutik

"Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?" hitzaldia, Xabier Munibe haurreskolaren eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

HITZALDIA KARTELA Azkoitiko “Xabier Munibe” haurreskolak urteroko usadioari jarraituz, 2015/16ikasturteko lehen hitzaldia antolatu du, “lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?” lelopean. Hizlaria Psikopedagogian lizentziatua dagoen Nerea Mendizabal  izango da.

Haur bakoitzaren psikomotrizitate madurazio erritmoa errespetatzearen garrantziaz ohartuz, nola lagundu dezakegu haur batek lau hanketan egin dezan? Eta bere momentua iristen denean,  oinez nola ikasten du ( erakutsi gabe )?

Galdera hauek abiapuntutzat hartuta, hitzaldi honetan hausnarketa eta eztabaida bultzatuko da.

Hitzaldia,gaia interesatzen zaion orori zuzendua dago. Beraz, haurreskolako gurasoak ez direnei ere luzatzen zaie gonbitea.

Hitzordua Elkarguneko Oteiza aretoan, Urriak 7, asteazkena, arratsaldeko 18:00tan izango da.

Ikusi kartela.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut