Berriak Jose Luis Franzesena, Stefan Kagl eta Alize Mendizabal, Azkoitiko Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloan

Jose Luis Franzesena, Stefan Kagl eta Alize Mendizabal, Azkoitiko Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

organoa Aurkeztu dute Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloa Bergarako, Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkariek, ekimenaren bultzatzaile eta laguntzaile diren Jose Luis Franzesena eta Esteban Elizondo organistekin batera.

Urtez urte sendotzen joan da ekimen hau eta antolatzaileek, egitaraua eskuetan, ez duela indarrik galdu erakutsi dute. Musika zaleen gozamenerako, kontzertu hauek ondare organistikoa ezagutaraztea dute helburu musika eskaintza zabaltzearekin batera. Nekane Larrañaga kultura zinegotziaren hitzetan, garrantzitsua da “herrian ditugun instrumentuak balorean jartzea. Azkoitian Cavaille Coll organoa dugu eta askotan ez zaio merezitako garrantzia ematen”. Horregatik, Jose Luis Franzesena eta Esteban Elizondo zoriondu nahi izan ditu organoa sustatzeko egiten duten lanagatik.

 

Azkoitian lehenengo kontzertua urriaren 3an izango da, Franzesenaren eskutik. Bidelagun izango ditu Jose Javier Etxeberria baritonoa eta Mariatxen Urkia sopranoa.

Bigarren kontzertua urriaren 10ean izango da. Stefan Kagl alemaniarra izango da protagonista eta urriaren 17an, Alize Mendizabal organistak itxiko du Azkoitian zikloa, Arimaz eta Errenteria Musikal kamera orkestrek lagunduta.

Azkoitiko hiru kontzertuak Parrokian iluntzeko 20:00etan izango dira.

Ikusi hemen egitaraua eta partaideen ibilbideak.

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut