Berriak Xabier Aierdi: “Europako herrialdeen tragedia da jendea behar dutela sistema mantentzeko, baina bertako gizarteek ez dutela atzerritarrik nahi”

Xabier Aierdi: “Europako herrialdeen tragedia da jendea behar dutela sistema mantentzeko, baina bertako gizarteek ez dutela atzerritarrik nahi”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

xabier-aierdi Aste Solidarioaren baitan, Xabier Aierdi  soziologoak hitzaldia eman zuen atzo Elkargunean. Immigrazioa eta Siria izan zituen hizpide nagusiki. Adituaren iritziz, inmigrazio fluxuaren urterik indartsuenak igaro dira eta beherantz doa, baina ezin da demografiaren aurka joan. “Gaurko Europako herrialdeen tragedia da: jendea behar dute sistema mantentzeko, baina bertako gizarteek ez dute atzerritarrik nahi”.

 Hala ere,  lasaitasunaren aldeko aldarria egin zuen Aierdik. “Bertakook aukeratzen dugu %80an nor etorri. Euskal Herrian, emakumea lan merkatuan sartu denetik, nork egiten du gure amek eta amonek egiten zuten lana?”. Emakumezkoak dira gehien etorri direnak Euskal Herrira etxeko eta zaintza lanak egitera, “ahal izanez gero, latinoamerikarrak. 2000n, Kolonbiarrak etorri ziren eta%56 emakumezkoak ziren, gero Ekuador eta Perutik etorri ziren. 2004an, boliviarren artean %60 emakumezkoak ziren. 2010ean, nikaraguarrak etorri ziren eta krisiaren eraginez egorritako emakumeak ziren haiek ere. “Gizonezkoentzat egitura honetan sartzea konplexuagoa da, hemengo industria sistemak neurri batean prestakuntza eskatzen duelako”.

Aierdiren azterketaren arabera, demografia medio, hemendik 15 urtera langabeziarik ez da egongo. 70 urtetik gorako pertsona asko eta 50 urtetik beherako gutxi egongo delako, “eta laguntza beharko dugu. Orduan hasiko dira berriro etortzen baina orain geratuta dago”. Zenbat eta irregular gehiago egon, herrialde horretako egoera ekonomikoa hobea izango da, Aierdiren irudiko, “ez duelako denboararik ematen denak erregulatzeko”.  

Inmigrazioarekin zerikusirik ez duela Sirian gertatzen ari denak ere aipatu zuen. Bi gai ezberdin direla, alegia. Ildo horretan, Europak, AEBek, Iranek edo Errusiak izan duten jarrera arduragabea azpimarratu zuen. “Joko arriskutsuan sartu dira. Libia, Egipto… diktadura eraginkorrak ziren, behintzat oreka mantentzea lortzen zuten. Orain, sekulako ezegonkortasuna sortu da” eta hori guri bueltan etorriko zaigu, AEBei ez, “itsasoa dagoelako tartean”. “400.000 pertsonak etorri nahi dute Europara, baina Jordaniak lau milioi siriar ditu eta oso egoera eskasean dagoen herrialdea da. Baina guzti hau inmigrazioarekin banandu egin behar da”.

Aierdik ikusten duen arriskua da errefuxiatuei lehentasuna ematea eta inmigranteak ez onartzea. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut