Berriak Bai Euskarari Ziurtagiria zozketaren zenbaki sarituak

Bai Euskarari Ziurtagiria zozketaren zenbaki sarituak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Bai Euskarari egitasmoa dela-eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketa ekimena burutu da Azkoitian.

zozketa Honela, gaur eguerdian jendaurrean hiru zenbaki sarituak atera dira. Hauexek dira zenbaki horiek:

1- 1104 Ikasi Groups Solutions S.L.

2- 1716 kinttela estankoa

3- 2698 Traki harategia

Ordezko zenbakiak, berriz, beste hauek dira:

1- 3011 Traki harategia

2- 0827 Fk kopistegia

3- 0774 Etxaniz autoeskola

Epea 15 egunetakoa da, eta beraz, urriaren 9rako saridunak azaltzen ez badira ordezko zenbakidunek jasoko dute saria. 

Zenbakien jabeek 200 eurotako erosketa-txartel bana jasoko dute Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduetan gastatzeko. Irabazleek erosketa-txartelak Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuan jaso beharko dituzte. Horretarako Jasone Bilbao Udaleko euskara teknikariarekin jarri behar dira harremanetan 943 85 71 75 telefonoan.

Irailaren 14an hasi eta 24a bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketarako txartelak bezeroen artean doan banatu zituzten aipatutako Ziurtagiria Azkoitian duten establezimenduek.

Ekimen horren helburua Bai Euskarari Ziurtagiridunak ezagutzera ematea da, berau eskuratu duten herriko eragileek euskararen alde egindako ahalegina txalotzea. Baita euskaraz bizitzeko euskaldunok ditugun gune euskaldunen aukerak jakinaraztea ere. Azkoitian Ziurtagiria duten establezimenduak hauexek dira:

Aldalur Jostundegia
Aranbarri Drogeria

Arkupe Taberna
Arrospide Oinetakoak

Autobuses La Guipuzcoana S.L.

Azkoitiko EAJ-PNV

Biharko GIPUZKOA S.L.

Bizkargi Musika Eta Dantza Eskola
Dean Taberna

Elkarmedia S.L.

Etxaniz Autoeskola
Fk Kopistegia

Floreaga Salestar Ikastetxea
IES Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHI

Ikasi Groups Solutions S.L.
Itziar Arrandegia

Itziar Jatetxea
Joyería Gonzalo

Kinttela Estankoa

Koxka Kafetegia
Milar Larramendi
Nhoa, Ainhoa Etxaniz Estudioa
Plaza Berri Sport

Presalde Gozotegia

Psoe Taberna – Azkoitia

Serbitzu Elkartea S.L.
Tailetu Aholkularitza-Inmobiliaria
Traki Harategia
Uria Sulkaldeak S.L.
Zakela Kultur Elkartea

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut