Berriak Koordinazio Soziosanitariorako Protokoloa sinatu du Udalak

Koordinazio Soziosanitariorako Protokoloa sinatu du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

protokoloa Udalak Koordinazio Soziosanitariorako Protokoloa sinatu du osasun eta gizarte arreta aldi batera behar duten pertsonei behar duten arreta koordinatua eta egonkorra eskaintzeko, baliabide soziosanitarioak kudeatzen dituzten erakundeen aldetik. Hiritarren eskubideak bermatzeko suerta daitezkeen egoerak koordinatzeko balio du konpromisoak.

Esparru soziosanitarioak behar sozialak eta sanitarioak batzen ditu eta esku-hartze bateratuen koordinazioa ahalbidetzen du protokolo honek, beharrezkoa den kasuetan.

Lan dinamika honetan parte hartuko dute Azkoitiko Udalarekin batera, Goierri-Urola Garaiko ESI (Lehen mailako arreta, anbulategiak eta Zumarragako Ospitalea), Beasain, Zumarraga eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek, Donostiako Ospitaleak, udal gizarte zerbitzuek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut