Berriak Debekatuta Elkarguneako tunela eta Aita Madinabeitia Plaza bizikleta gainean zeharkatzea

Debekatuta Elkarguneako tunela eta Aita Madinabeitia Plaza bizikleta gainean zeharkatzea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bidegorria-debekuaUdalak seinaleak ipini ditu herritarrei jakinarazteko debekatuta dagoela bizikleta gainean zeharkatzea Elkarguneako tunela eta Aita Madinabeitia Plaza. Tarte horretan txirrinduz doazenak bizikleta gainetik jaitsi eta oinez ibili beharko dira. Jende asko dabilen tokia denez, Udalak neurri hau hartu du istripuak saihesteko eta, besteak beste, Elkarguneara, Ludotekara edo Musika Eskolara joaten diren pertsonen segurtasuna bermatzeko.

Udaltzaingoaren kontrolak areagotu dira gune horretan txirrindulariek debekua errespeta dezaten eta Elkarguneatik pasatzerakoan bizikletatik jaisteak duen garrantziaz jabetu daitezen. Hartutako neurriak nahikoak ez balira, Udalak beste batzuk aztertuko ditu.

Aita Madinabeitia Plazatik eta Elkarguneako tuneletik igarotzen den bide  zati horrek, gasolindegi atzetik Trenbidearen Zumardiaraino lotzen du bidegorria. Bere egunean bidegorria Elkargunearen sarrera aurretik pasako zela erabaki zen, ezinezkoa zelako Ibai-Ondotik igarotzea. 

bidegorria debekua3

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut