Berriak Udaltzaingoak eta brigadak berreskuratu dute suak hartu zuen lokala egokitu ostean

Udaltzaingoak eta brigadak berreskuratu dute suak hartu zuen lokala egokitu ostean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6196 Urte eta erdiren ondoren, Udaltzaingoak eta brigadak estreinatu berri dituzte Trenbidearen Zumardiako instalakuntzak garbiketa eta egokitze lanak burutu ostean. Lokala erabilgaitz egon da barruan zegoen kamioi batek su hartu zuenetik.

Langileak egoera negargarrian zeudela ikusita, tokia egokitzea premiazkotzat jo zuen udal gobernu honek udaltzainek eta brigadako langileek leku propioa izan zezaten armairu, dutxa eta aldagelekin. Izan ere, denbora guzti honetan sakabanatuta ibili dira eta erosotasunik batere gabe. Orain, pozik daude gune berria estreinatzeko aukera dutelako.

Gaur goizean, Javier Zubizarreta alkatea eta Miguel Angel Bastida zinegotzia, Xabier Artola udaltzain burua  eta Xipri Aranberri brigadako kidea bidelagun, prentsarekin bildu dira instalazioak erakusteko.

Lokalak tarteko solairua eta sotoa ditu. Lehenengoaren azalera 265,70 m2-koa da eta sotoak, berriz,  1.117 m2 ditu.

Solairua bitan banatuta dago. Sail bat udaltzainei zuzenduta dago eta bestea brigadako langileek erabiliko dute. Espazioaren zatirik gehiena gizon eta emakumezkoentzat jarritako aldagelentzat eta komunentzat erabili da.

Sotoan biltegia kokatuko da. Bertan lanerako materialaz gain, argiteriako, igeltserotzako edo lorezaintzako artikuluak jasoko dira.

Lanen aurrekontua 120.000 eurokoa da. Udalbatzak kreditu aldaketa onartu zuen lan hauek exekutatzeko. Hobekuntzak ez dira, ordea, bukatutzat eman. Udalak aurreikusita du tarteko solairuan sukalde txiki bat eta biltegiko arduradunarentzat bulego bat egokitzea. Lan hauek 41.000 euro kostako dira. 

 

IMG 6204

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut