Berriak Ludotekak bere eskaintza egokitu du 10-12 urteko neska-mutilei zerbitzu hobea eskaintzeko

Ludotekak bere eskaintza egokitu du 10-12 urteko neska-mutilei zerbitzu hobea eskaintzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

argazkiak lau 904 Abarketatxo Ludotekak bere eskaintza egokitu du, 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak erakarri eta eskaintza hobea eskaintzeko. Gaur aurkeztu dute egitasmo berria Ludotekan. Bertan izan dira Pello Larrañaga gazteria teknikaria, Lore Elortza eta Amaia Etxaniz hezitzaileak eta Sonia Vazquez zinegotzia.

Orain arte, Ludotekan adin tartearen arabera bi talde bereizten ziren. 4 eta 7 artekoak eta 8 eta 12 artekoak. Baina 10 eta 12 urte bitartekoak ez zirela Ludotekara hurbiltzen ikusita, tarte bat espreski haiei eskaintzea erabaki dute arduradunek. Alegia, ostiral arratsaldeetan 17:00etatik 19:00etara bitartean, 10 eta 12 urte bitartekoei zerbitzua eskainiko zaie. "Haurra izateko eskubideari lekua emanez, gizarteratu, harremandu, heldutu, berdintasuna bermatu eta jolastuz hezi, elkar errespetatuz". Horiexek helburuak.

"Adin tarte horretako –dio Pello Larrañagak- gazteak Ludotekara etortzea garrantzitsua da gazteria zerbitzuetatik planteatzen den lana jarraikorra eta mailakatua delako. Hau da, haurtzarotik hasita heldutasunera bitartean, lanketa bat egiten da herriko haur eta nerabeekin hauen gaitasun, ezagutza eta balore desberdinak garatzen laguntzeko. Asmoa euren garapenean laguntzea da, herriko eta inguruko errealitatea ezagutarazi eta parte hartzeko, gozamena eta ondo pasatzea bilatuz".

Gazteria teknikariaren ustez, 10 eta 12 urte bitartekoak Ludoteka orain arte ez erabiltzearen arrazoi nagusiak bi dira. Batetik, eskaintza haurrekin lotzen zutelako eta bestetik, "eskola kanpoko ekintzetan parte hartzen dutenez, aisialdirako denbora gutxi dutelako".

Hilaren 18an, Ludotekan bilera egingo da haur eta gurasoekin egitasmo berria aurkeztu eta iradokizunak jasotzeko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut