Berriak Iraurgi eta Arrasateko Goikobalu abesbatzek “Carmina Burana” taularatuko dute

Iraurgi eta Arrasateko Goikobalu abesbatzek “Carmina Burana” taularatuko dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

carmna burana 2Hitzordua irailaren 26an izango da, Baztartxo antzokian iluntzeko 20:00etan. Azkoitiko Iraurgi Abesbatzak Arrasateko Goikobalu  eta Bizkargi Musika Eskolako abesbatzekin batera “Carmina Burana” obra taularatuko du. Carl Orff konpositore alemaniarraren obrarik ezagunena da eta kantu profanoek osatzen dute lana. Azken entseguak egiten ari dira eta gaur aurkeztu dute udaletxean protagonistek proiektua.

 

Iñaki Maidagan da proiektuaren bultzatzaile nagusietako bat. Iraurgiko eta  Goikobalu abesbatzetako zuzendaria denez, indarrak batzea erabaki zuen “Carmina Burana” Azkoitian aurkezteko. “Iazko azaroan Arrasateko abesbatzak 25. urteurrena betetzen zuela eta, han abestu genuen obra eta aurten, ikusita, Iraurgi Abesbatzan ere jendea urritzen ari zela, proiektua martxan jarri eta nahi zutenei abesteko aukera ematea erabaki genuen”, dio Maidaganek.  Deialdiaren ondorioz, hogei bat herritar animatu dira Azkoitian abesbatzakoekin parte hartzera.

Eszenatokira 160 bat lagun igoko dira. Bi abesbatza nagusiez gain, Bizkargi Musika Eskolako abesbatzako gaztetxoek ere parte hartuko dute. “Bi bertsio daude eta guk pianoa eta perkusioarekin abestuko dugu”.

Abesbatzez gain, Ainhoa Garmendia sopranoak, Cesar San Martin baritonoak eta Xabier Anduaga tenoreak hartuko dute parte. Raquel Murgiondo eta Arturo Goikoetxea arituko dira pianoan.  Perkusio taldea, berriz, zazpi lagunek osatuko dute.

“Jendea oso ilusionatuta dago”, dio Maidaganek. “Oso obra ezaguna da, eta atal batzuk asko entzun izan dira filmeetan, iragarkietan… “.

Sarrerak 10 eurotan eskuratu ahalko dira. Udaleko kultura sailan, Amaitz liburu-dendan, Olaberri tabernan eta Bizkargi Musika Eskolan egongo dira salgai. Egunean bertan, Baztartxo antzokian. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut