Berriak Bularreko Minbiziaren aurkako I. lasterketarako izen ematea zabalik

Bularreko Minbiziaren aurkako I. lasterketarako izen ematea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

BULARREKO-MINBIZI-img Ttipi TTapa elkarteak antolatuta, irailaren 26an, Bularreko Minbiziaren aurkako I. Lasterketa egingo da. Ekimen sozial honen helburua Katxalin elkarteari laguntzea da, bildutako dirua Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik Eragindako Gipuzkoako Emakumeen Elkartearentzat izango baita.

Deskargatu hemen izen-emate orria

 

Antolatzaileek umeen eta helduen lasterketak antolatu dituzte. Lehenengoan 7 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoek hartuko dute parte, eta horretarako, ibilbide ezberdinak jarri dituzte. Zazpi urtera artekoentzat 400 metrokoa, 7 eta 10 urte artekoentzat 800 metrokoa eta 10 eta 14 urte bitartekoentzat 1.200 metrokoa.

Umeena arratsaldeko 17:00etan izango da eta helduena, ordubete beranduago, alegia 18:00etan. Helduen ibilbidea 4 kilometrokoa izango da eta lasterka edo oinez egin ahal izango da. Irteera guztiak plazatik egingo dira.

Parte hartu nahi izanez gero, txikiek 3 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek, 8 euro. Egunean bertan, berriz, 12 euro.

Ttipi Ttapa taldea arduratu da antolaketaz eta bidelagun izan ditu Katxalin elkartea bera, Xeye Atletismo taldea, Gurutze Gorria eta Azkoitiko Udala.

Izen-ematea

Izen-ematea Azkoitiko udaletxean egin daiteke. www.azkoitikoudala.eus bidez ere eskuragarri dago izen-emate orria. Orria deskargatu bete eta ordainketa egin ostean, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali beharko da. Xehetasun gehiago kontsulta daitezke izen-emate orrian bertan.

Hirugarren aukera bat ere badago izena emateko. Torre Zuri erakusketa areto aurrean eman ahal izango da irailaren 21etik 25era, 17:00etatik 19:00etara bitartean. 

Deskargatu hemen izen-emate orria

 

BULARREKO-MINBIZI-img

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut