Berriak Naroa Gaintzaren kontzertua larunbat honetan Uda Girun

Naroa Gaintzaren kontzertua larunbat honetan Uda Girun

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

naroa Uda Girun egitarauaren baitan, udako oporraldiaren amaierak eragin ohi duen sentipen gazi-gozoa astintzeko, Naroa Gaintza abeslaria ekarriko dugu Azkoitira larunbat honetan, hilaren 12an. Gaueko 22:00etatik aurrera Plazaberrin emango du kontzertua. Atera berri duen "22m2" (Hogeita bi metro koadro) bere lehen bakarkako diskoko hainbat kanturekin gozatzeko parada izango dute bertaratzen direnek.

Naroa Gaintza Amaiur erromeria taldearekin hasi zen eta egun Izerdi Gorria taldean ere abesten duen arren, bakarkako abenturari ez zion uko egin nahi izan pop-rock banda sortuz hainbat laguni esker.
Irailaren 19an, Miren Fernandez
Lehenengo hitzordua Naroa Gaintzarekin jarri badugu ere, ez da bakarra izango. Irailaren 19an, larunbatean eta ordu eta toki berean, eszenatokian Miren Fernandez izango dugu. Fernandezek kontzertu intimista eskainiko du. Zarauztarrak ETBko Sorginen Laratza saioan eman zion hasiera bere musika ibilbideari. "Laztantzen nauen eskua" izan zen bere bakarkako lehen diskoa.

 

NAROA-GAINTZA

MIREN-FERNANDEZ

 

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut