Berriak Berrikuntzak egin dira Elkarguneako estalitako saskibaloi eta futbito kantxan

Berrikuntzak egin dira Elkarguneako estalitako saskibaloi eta futbito kantxan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

kantxa1 Aste honetan bertan zabaldu dira Elkarguneako saskibaloi eta futbito kantxako ateak premiazkoak ziren berrikuntzak egiteko itxita egon ostean.

Kantxako zoru guztia aldatu da eta hori izan da esku-hartze nagusia. Egurrezko zoladura ipini da. Tokiaren kalitatea hobetzeaz gain, lur horrek erabiltzaileei lesioak saihesten lagunduko die inpaktua arintzearekin batera.

Zorua aldatzeaz gain, argiteria ere berritu da kontsumoa murrizte aldera. Horretarako, LED argiak ipini dira, energia-eraginkortasun handiago ahalbidetzen baitute. 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut