Berriak Haurrek estreinatu dute Trenbidearen Zumardiako parke berria

Haurrek estreinatu dute Trenbidearen Zumardiako parke berria

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

parkea

Garbiketa eta mantenimendu lanak areagotzeaz gain, Udalak udalerriko parke sarea hobetzeko asmoa du kalitateari eta kantitateari begira zeren dagoeneko Azkotiko haurrek badute euren aisialdiaz gozatzeko beste gune bat. Dagoeneko askok estreinatu dute Trenbidearen Zumardian eraikitako parke berria.
Parkea 2 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Jarritako jolasak erakargarriak, didaktikoak eta funtzionalak dira, eta nola ez, araudiak agindutako segurtasun irizpide guztiak betetzen ditu guneak. Parkeak 15,95x14,22metroko azalera du.
Parke berri honekin batera, Txalon Errekakoa eta Gaztaneneakoak ere egokitu dira, konponketak eginez edota hondatutako jolasak ordezkatuz.

Halaber, Udala herriko parke guztien azterketa bat egiten ari da, zein egoeratan dauden ikusi eta egin beharreko hobekuntzak egiteko. Guztira 21 parke daude udalerrian.
Guztion gozamenerako sorturiko gunea denez, Udalak toki publikoak zaintzen eta errespetatzen ahalegintzeko eskatzen du.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut