Berriak Alkateak festetako normaltasuna, partaidetza altua eta giro ona eskertu ditu

Alkateak festetako normaltasuna, partaidetza altua eta giro ona eskertu ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

txupinazoa

Javier Zubizarreta alkateak bere esker ona azaldu die azkoitiar guztiei eta Andramaixez gozatzeko Azkoitira hurbildu diren bisitariei. Jai egunak normaltasun osoz igaro direla azpimarratu du. “Ez da gertakari txarrik edo lapurretarik egon. Jendeak gogotsu hartu du parte eta sekulako giro ona egon da. Festa aurretik pertsona guztiak eta ingurua errespetatzeko eskatu nien herritarrei eta bete da. Jendea oso ondo  portatu da. Eskerrik asko”.

 

“Detaile politen –dio- lekuko ere izan naiz. Emakume bat etorri zen udaltzainena kalean bilatutako kartera bat entregatzera eta barruan 60 euro zeuden”.

 

Jendeak erakutsitako jarrera onaz gain, Zubizarretak festetan parte hartu duten elkarteak, boluntarioak, eta kaleetako ordena eta garbiketa mantentzeko lan egitea tokatu zaienak eskertu nahi ditu. “Haiek gabe eta haien ekarpenik gabe, ezinezkoa da horrelako festak izatea”.

 

Luis Arregi “Izpizu”, Euskalerriko Adiskideen Elkartea edota abarketariak omendu zituzten ekitaldi ofizialez gain, jendeak erruz gozatu du nobedadeez. Zezenak, batukada, Plaza Dantzak edota jolas dinamikoak arrakastatsuak izan dira. “Datorren urterako ere zezenak eta batukada eskatu dizkidate. Asko gustatu dira”.

 

Zubizarretak ondo gogoan hartu ditu eskatutakoak bulegoan jarraitzen duen bitartean, abuztuan aurreikusitako agendarekin jarraituko baitu.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut