Berriak Munoaundi ezagutzeko, bisita gidatua larunbatean (abuztuak 22)

Munoaundi ezagutzeko, bisita gidatua larunbatean (abuztuak 22)

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua ezagutarazteko lan ugari egin da azken urteetan, eta lan horretan dihartude. Herritarrei eta bisitariei altxor horren berri emateko bisita gidatua antolatu da larunbaterako, abuztuak 22.

 

Bertan parte hartu nahi dutenek Kuku Herri aterpetxe aurrera azaldu beharko dute 11:00tarako. Handik abiatuko baita ibilaldia aztarnategira.

Aranzadi Zientzia Elkartea Munoaundin indusketak egiten ari den hamargarren urtea da aurtengoa. Aurtengo kanpainak abuztuaren 29ra arte iraungo du eta larunbateko bisita Aranzadiko arkeologoek gidatuko dute. Aterpetxetik 20 bat minutura dago Burdin Aroko herri harresitua, beraz oinetako aproposak eramatea gomendatzen da. Euskaraz eta erdaraz egingo da bisita.

 

 

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut