Berriak Adierazpen Instituzionala

Adierazpen Instituzionala

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Salazar eta Zubizarreta

Gaur, abuztuak 15, Andra Mari Eguna, Udalbatza berezia egin da Pleno aretoan. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zela 250 urte betetzen dira, eta Udalak bere esker ona adierazi nahi izan dio publikoki gaurko plenoan.

Bertan izan dira gaur egungo Udaleko kideez gain, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gaztedia eta Kiroletako Diputatua, Aitor Bereziartua Azpeitiko Udal ordezkaria, Lander Arregi Bergarako Udal ordezkaria, Olatz Peon Tolosako Alkatea eta Gorka Unanue Zestoako Udal ordezkariak. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen izenean izan dira Fernando Salazar elkarteko lehendakaria eta Gipuzkoako presidentea den Juan Bautista Mendizabal.

Adierazpena EAJ-ko zinegotzien aldeko botoekin onartu da, eta EHBildu eta Azkoitia Bai abstenitu egin dira. 

 

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Azkoitiko Intsausti jauregian sortu zen, 1764ko abenduaren 24an, orain 250 urte.

Intsausti Jauregia eta Azkoitiko Udala izan ziren elkartearen sorreraren lekuko. Xabier Mª de Munibe Peñafloridako kondeak, Joaquin de Eguia eta Manuel Ignacio de Altuna ta Porturekin, besteak beste, antolatzen zituzten tertulietan du iturburua Adiskideen Elkarteak. Ilustratu hauek, zientzia, artea eta literatura gizarteratzea zuten helburu, hezkuntza hedatuz. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, hiru euskal lurraldeen arteko batasuna estutzea ere helburu zuten, “Irurac Bat” lemapean.

XVIII. mendearen bigarren erdialdean krisi ekonomikoari aurre egiteko ekonomian berrikuntza sakonak proposatu zituzten eta Europa osoko berrikuntzak ekartzen ahalegindu ziren, ikerketan eta teknologian sakonduz. Europako eredua jarraituz, gure lurraldean erakunde ekonomiko bat sortzea bultzatu zuten. Elkartearen ibilbidean hurrengo urrats garrantzitsua Bergarako Mintegia sortzea izan zen.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorreraren 250. urteurren honetan, Azkoitiko Udaleko udalbatzak ondorengo erakunde adierazpena onartzen du:

  • Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak bere historian gure lurraldeari eta euskal gizarteari egin dion ekarpena aitortzea eta eskerrak ematea.

  • Azkoitiko Zalduntxoen orduko berrikuntza eta ekintzaile espiritua gaur egunean ere premiazkotzat aldarrikatzen ditugu bizi dugun krisiari aurre egin ahal izateko.

  • XVIII. mendean bezala, gaur ere, mundura zabaltzearen beharra premiazkoa zaigu gizarte bezala aurrera egiteko. Urteak pasa dira, baina orduko eta gaurko kezkak berdintsuak izaten jarraitzen dute. Berrikuntzan eta formakuntzan zuten ilustratuek esperantza jarria. Guk bezala. Bide beretik urratsak ematen jarraitzera animatzen ditugu.

AZKOITIKO UDALA

2015eko abuztuaren 15ean

 

Gaurko ekitaldiko argazkiak (abuztuak 15)

ordezkariak

botatzen

Mendizabal Zubizarreta

tentea

Jdena plenoa 1

jendea plenoa

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut