Berriak Hasi dira Andramaixek!

Hasi dira Andramaixek!

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

plaza.jpg

12:00ak puntuan piztu du Luis Alberdi 'Izpizu'k Andramaixei hasiera eman dien suziria. Aurretik Javier Zubizarreta alkateak plazan bilduta zirenei egun hauetan behin eta berriro entzuten den "Ondo pasau Andramaixek!" aldarria egin die. Suziria lehertzearekin bat musika banda eta abesbatzak, herritarrek lagundurik, Andramaixetako kanta ezaguna kantatu dute. Giro ederrean hasi dira aurtengo Andramaixek.

 

Aurretik, 'Izpizu'-ri omenaldia

Festa ofizialki hasi aurretik, 11:40ak inguruan, Luis Alberdi 'Izpizu'-ri omenaldia egin dio Udalak. Baina Alberdirekin batera bere familia eta, batez ere, bere emazte den Mari Karmen Alberdi ere omendu nahi izan dira. Javier Zubizarreta alkateak 'Izpizu'-k urte luzeetan "egindako horrenbeste lan on" izan du gogoan. Elkarte batean zein bestean egindako boluntario lana goraipatu nahi izan du hitza hartzean. Baina, nola ez, etxekoak ere izan ditu gogoan, boluntario lana egiteko denbora horrek familiarekin egoteko denbora kendu baitio: " Horretarako ere, familia oso ona izan du. Eta berak boluntario lana egiteko familian utzi duen hutsunea ondo beteta izan da, gehien gehinean ondoan duen Mari Karmen Alberdi emazteak bete du hutsune hori eta gaurko omenaldiaren puska handi bat Mari Karmeni ere tokatzen zaiolako dugu gaur hemen", azaldu du.

Alberdik, hasteko, bera parte den Odol emaileen eta Janari Bankukoen izenean eskerrak eman nahi izan dizkio Udalari eskaintzen dizkien diru-laguntza eta bestelako laguntzengatik. Berak ere etxekoak izan ditu presente: "etxekoen sakrifiziorik gabe ezingo nuen boluntario lanik egin". Omenaldian sentitu duen "poza eta harrotasun puntua" familiak ere bere sentitzea espero duela esan du bukatzeko.

 

Ondo pasau, Andramaixek!

Bost egunetako jaia dago aurretik eta guztiak ondo gozatu eta disfrutatzea opa dizue Udalak. Ondo ondo pasau Andramaixek.

Hemen duzue festetako egitaraua.

Webgune honetan bertan, berriz, egunean eguneko argazkiak sartuko ditugu. Bideoak ere ikusgai izango dira hemen.

 

Gaurko (abuztuak 14) argazkiak

 

oroigarriak.jpg

 

udal_korporazioarekin.jpg

jendea.jpg

 

oroigarria.jpg

elkartekoekin.jpg

 

txupinazoa.jpg

erraldoiak.jpg

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut