Berriak Andramaixek 2015 - Festa Egitaraua

Andramaixek 2015 - Festa Egitaraua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

Andramaixek2015

Ondo pasau Andramaixek! Gora Azkoitti!

Gozatzeko desioa gizakiak zainetan darama. Festa gosea, ordea, asetzen joan ohi da adinaren poderioz.

Herriko jaietan guztiok espero izaten dugu zeozer. Txikienek tiobibuk eta buruhandixek dituzte buruan, gaztexeagoek lehenengo parranda, amodio-kontuak beste zenbaitek, eta zalaparta isiltasun bihurtzeko irrikaz daudenak ere izango dira.

Bakoitzak bere erara gozatuko ditu andramaixek. Ondokoa errespetatuz bada, arazoak ez dira arazo izango.

Hala ere, ez dago soberan ondorengo eskaera: Bizi ditzagun Andramaixek zentzuz, gehiegikerietan erori gabe, biharamunean ere eguna argituko du-eta.

Pertsonalki badut poz bat aurtengo andramaixei begira. Udaletxeko balkoira Luis Arregi ‘Izpizu’-kin igotzea txupinazoa botatzeko. Ohorea da horrelako giza baloreak dituen lagun bat ondoan, herrian, izatea. Festak kanpora, galeriara, begira bizi ohi ditugu eta justu kontrakoa da ‘Izpizu’-k egiten duena. Ezkutuko lana, musutruk egiten dena inoren gorespenik espero gabe.

Javier Zubizarreta
Azkoitiko alkatea

Egitaraua hemen

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut