Berriak Udalak larunbateko udalbatza berezira joateko gonbitea luzatu die herritarrei

Udalak larunbateko udalbatza berezira joateko gonbitea luzatu die herritarrei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Intsausti jauregian Peñafloridako kondeak eta berarekin biltzen ziren ilustratuek egiten zituzten solasaldietan du jatorria duela 250 urte sortu zen Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak. Urtemuga borobil hori dela eta, Azkoitiko Udalak esker oneko adierazpena irakurriko du Andra Mari Egunean, larunbatean, 12:30ean, egingo den udalbatza berezian. Bertan izango dira Udal ordezkariak eta elkartearen presidente den Fernando Salazar, besteak beste.

Plenoa irekia da, ohi bezala, eta Azkoitiko Udalak herritarrak bertan parte hartzera eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteari beren esker ona adieraztera gonbidatzen ditu.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut