Berriak Javier Zubizarretak Andramaixetan errespetuz gozatzera animatu ditu herritarrak

Javier Zubizarretak Andramaixetan errespetuz gozatzera animatu ditu herritarrak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

“Alkate gisa Andramaixek ospatuko ditudan lehen aldia da eta guztiok jaietaz gozatzea nahiko nuke jarrera kaltegarriak baztertuz eta oinarrizko printzipio bat jarraituz: Ez  egin zuri egitea nahi ez duzunik. Errespetua eskatzen dut pertsona guztiekiko eta baita inguruarekiko ere”.  Irmo agertu da alkatea Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa botatzeko ordu gutxi falta direnean.

Zubizarretak elkarbizitzaren aldeko oinarrizko arauak errespetatzeko deia egin du, pozak eta emozioak lehertzen diren egun hauetarako. Errespetuzko eta onetsitako harremanak mantentzea, gizarte orekari eta gune publikoei eusten laguntzea edota kaleetako garbitasuna zaintzea dira herritar gisa guztiok ditugun betebeharrak. Horregatik, alkateak zentzuz jokatzeko eskatu du eta “buruarekin dibertitzera” animatzen ditu herritarrak. “Jakin behar dugu nire eskubideek ez dituztela besteenak mugatu behar. Egin dezagun gizatasun erakustaldi bat, hori gozamenarekin eta dibertsioarekin bateragarria da-eta”.

Hain justu, jai hauetan miresgarriak diren balore eta jarrerak omendu nahi izan dira nagusitasuna eta presentzia emanez Luis Arregi “Izpizuri”, Euskal Herriko Adiskideen Elkarteari eta jada gure artean ez dagoen Julian Iruretagoyenari eta bere emazte Arantxa Iturberi abarketarien industriaren ordezkari gisa.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut