Berriak VI. Jokin Ormaetxea Txirrindulari lasterketa 9:00etara aurreratu behar izan dute

VI. Jokin Ormaetxea Txirrindulari lasterketa 9:00etara aurreratu behar izan dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ostiralean, abuztuak 14, Andramaxetako  festa egunei hasiera emango dien ekitaldia izango da Jokin Ormaetxea jubenilen txirrindulari lasterketa (Euskal Herriko Trofeoa). Proba 10:30ean hastekoa zen Eliz ataritik, baina oporraldiko irteera operazioa dela eta trafikoa kudeatzeko zentroak horrela eskatuta, probaren ordua aldatu behar izan da. Beraz, 9:00etan hasiko da Eliza ataritik eta Plaza Berrin bukatuko da 11:30ak aldera

 

  

Lasterketa dela eta, Santa Klara kalean, Iraurgi elkartetik plaza bitartean ibilgailuak aparkatzerik ez da izango ostegun iluntzeko 22:00etatik ostiralean lasterketa bukatu bitartean.

 

Trafikoaren inguruko buruz beste ohar batzuk

Festetako pilota partida, suzko errobera eta idi demak medio, zenbait egunetan, hainbat lekutan ezingo da aparkatu. Hala, abuztuaren 15ean, suzko erroberak direla eta, ezingo da aparkatu 8:00etatik igande goizaldera arte Mekoletako biribilgune inguruan.

Abuztuaren 17an, berriz, Idi demak direla eta, goizeko 8:00etatik aurrera ezingo da aparkatu Gurea frontoiaren aurrean.

Udaltzaingotik herri sarrerako aparkalekuak erabiltzeko gomendioa egiten dute. Ibilgailuak Intsasuti industrialdean, Oteiza frontoi inguruan eta Txalon Erreka inguruko aparkalekuetan uzteko deia egiten dute.

Urbanue autobus zerbitzuak ohiko ordutegi eta ibilbideak izango ditu Andramaxetan ere, abuztuaren 15ean izan ezik. Egun horretan ez du zerbitzurik eskainiko.

 

Beste ohar batzuk

  • Plaza Berrin egon ohi diren hondakin edukiontzi edota kontainerrak lekuz aldatuko dituzte festetan, kale horretan antolatzen diren ekintzetan trabarik egin ez dezaten.
  • Abuztuaren 16an, 20:00etatik aurrera, Eliz atarian, Sahatsa Dantza Taldeak antolatuta, Plaza Dantzak egingo dira lehen aldiz. Bertan edozein herritarrek har dezake parte. Aurrez, pausoak erakusteko asmoz, ikastarotxo bat antolatu da biharko. Hala bihar, abuztuak 12, 20:00etatik aurrera entsegua izango da Sahatsak Baztartxon duen lokalean. Egunean bertan ere, ikuskizuna hasi baino orduerdi lehenago, pausoen errepasoa egingo da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut