Berriak Gaur egin da Udaletxean Andramaixetako programaren aurkezpena

Gaur egin da Udaletxean Andramaixetako programaren aurkezpena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

programa-aurkezpena Festetako Zinegotzi den Angel Martin eta bere batzordekide Sonia Vazquezek aurkeztu dute Andramaixetako festen egitaraua.

Soniak herriko elkarte eta norbanakoen parte hartzea eskertu du eta hiru ekitaldi bereiziki nabarmendu ditu: 14an Luis Arregi "Izpizu"ri egingo zaion omenaldia, 15ean Bascongadari eskainiko zaion esker oneko adierazpen ofiziala eta 16an herriko abarketariei egingo zaion omenaldia.

Angelek egunez egun errepasatu du egitaraua, asko luzatu gabe programa denok eskuetan izango dugulako, baina aipamen batzuk egin ditu: aspaldiko ohitura berreskuratuz, aurten Udal Korporazioa Salbera eta Elizkizunetara joango da, Film laburren lehiaketa mantenduko da herritarrek hala eskatu dutelako eta aurreko urteetan arrakasta izan duelako, 16an gazteentzat jolas dinamikoak antolatuko dira Balda Plazan, gazteek ere dibertitu daitezen egunean zehar, 16an baita ere, Plaza Dantzak egingo dira Eliz Atarian 20:00etan; horretarako abuztuaren 12an, 20:00etan ikastaroa egingo da Baztartxoko Sahatsaren lokalean ikasi nahi duen ororentzat. 17a baserri munduko giroa: ganadu feria, dantza txapelketa, herri kirolak, etab., eta eguna bukatzeko Balda Plazan erromeria Kupela taldearekin. Eta festen azken eguna, herritar denentzat eskainia baina bereziki koadrila eta gazteei, aurten zezena ipiniko da berriz arratsaldean, gazteek parte-hartze bileretan asko eskatu dutelako.

Adin guztietako jendearentzat egituratutako festak izango dira, herritarren ekarpenekin osatua eta giro alaian, denei ondo pasatzea opa dizuegu.

Ikusi eta deskargatu egitaraua

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut