Berriak Abuztuaren 2an abiatuko da bisita gidatuen programa berritua

Abuztuaren 2an abiatuko da bisita gidatuen programa berritua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

turismo-egutegia 2015Uda sasoian eskualdeko eskaintza turistikoa osatze aldera, bisita gidatu programa antolatu da Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailaren bitartez. Guztira, 24 bisita antolatu dira abuztuko beste hainbeste egunetarako. Helburu nagusia bi herrietako ondare historiko artistiko aberatsa erakustea da,  eta baita bisitari turistak gure herrietara erakartzea ere.

Azkoitiko eta Azpeitiko alkateek bi herriak ezagutzeko gonbitea luzatu nahi diete abuztuan gure eskualdea bisitatzera etorriko diren bisitari turistei nahiz bertan geldituko diren herritarrei, horretarako antolatu den bisita gidatu programa berezi hau medio.

Honakoak dira antolatu diren bisitak:

o AZKOITIA: Zalduntxoen Azkoitia.
o AZKOITIA: Dorretxe eta Jauregi artean.

o AZPEITIA: San Inazio bere sorterrian. 

o AZPEITIA: Gune historikoa – Gure almendra txikia.

 Aurten berrikuntza bezala ZALDUNTXOEN AZKOITIA eta GURE ALMENDRA TXIKIA (AZPEITIA) bisitak ditugu.
o Zalduntxoen Azkoitia: Euskal Ilustrazio garaiari lotutako bisita berezia, Peñafloridako kontea eta beste Azkoitiko Zalduntxo ezagunak biltzen zituen Intsausti Jauregia bezalako lekuak bisitatuko dira.
o Gure Almendra Txikia, Azpeitia: Erdi aroko hiribildueen ezaugarri nagusi den almendra itxurako Azpeitiko gune historikoan zehar ibilaldia, berezitasun bezela hain berezia den Azpeitiko garbigune edo "labaderoan" geldiunea egingo delarik, barrualdea ikusi eta espazio berezi honen sekretu guztiak ezagutzeko.

Programa honen bidez, eskualdeko turista foko nagusia den Loiolako Santutegira datozen turistei herrietara hurbiltzeko motibazioa sortzea da. Loiolan zabaldu berri den Eskualdeko Turismo Bulego berria, bisita hauek eta gainontzeko baliabide turistikoak sustatu eta saltzeko tresna estrategikoa izango da. Programa honekin, eskualdeko eskaintza turistikoa osaturik gelditzen da uda bezalako sasoi turistiko berorako, hala nola:


o NATUR TURISMOA: Urolako Bide berdea eta Izarraitzeko Bira Ibilbide homologatua.
o TURISMO KULTURALA: Bisita gidatuak, Bost Geltoki Historian.
o TURISMO GASTRONOMIKOA: Pintxo Tour-ak eta UROLA GUSTAGARRI-AZOKA HERRITIK (irailean).

turismo-egutegia 2

 

Azkenik, gogorarazi bisita gidatu hauek egutegi finko bat dutela, ordutegi konkretu batekin. Baina ordutegi horietatik kanpo iristen diren turistek bisita autogidatu bat egiteko aukera bikaina izango dute horretarako garatu zen UROLApp aplikazio turistikoaren bitartez. Ez da aitzakiarik izango aurtengo udan gure bailarako herrietara gerturatzeko.

Informazio gehiago:
Eskualdeko Turismo Bulegoa (Loiola), 943 151878, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
www.urolaturismo.eus
UROLApp Android eta Apple storetan eskuragarri, doan.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut