Berriak Udalak zabor bilketa sistema aldatzeko lehen urratsa eman du

Udalak zabor bilketa sistema aldatzeko lehen urratsa eman du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

kontenedoreakAtzoko Udalbatzan onartutakoaren arabera, Udalak Urola Erdiko Mankomunitateari hondakin sistema bilketa aldatzeko eta bideragarritasun azterketa bat egiteko eskatuko dio, edukiontzien sistemari bide emateko hondakin edo material guztien bilketarako. Atzoko onarpenarekin aldaketa prozesuari hasiera eman zaio.

Atzoko osoko bilkuran errefusaren bilketa sistema aldatzeko proposamena bozkatu zen, edukiontzien alde eginez. Javier Zubizarreta alkatearen hitzetan, erabaki hau hartzeko arrazoi argi bat dago eta da "urtarrilean Azkoitian egindako herri kontsultaren emaitzak errespetatzeko borondatea". %53ak sistema mistoaren aurkako botoa eman zuen, egungo zabor bilketa eredua babestu zuen %46aren aurrean.

Deba, Elgeta edo Mutriku bezalako herrietan, non herri kontsultak egin diren, herritarren ahotsa hasieratik errespetatu dute, atez atekoa baztertuz.

Azkoitian ezarritako helburua da %70eko birziklatze tasara heltzea. Arrasate edo Tolosa bezalako herriek edukiontzi sistema bidez aise gainditu dute portzentaia hori, %78era eta %76,5era iritsiz, hurrenez hurren.

Udalak hondakinen bilketa sistema egokiena aukeratzeko eskubidea du, Mankomunitateari aldaketen berri ematen baldin badio eta ezarriko den sistemaren azterketa tekniko eta ekonomikoa eskatu. Udalbatzak onartu du Mankomunitateari eskaera hori egitea ere aldaketa prozesuari hasiera emanez. Mankomunitateak proposaturiko sistemaren kostua kalkulatuko du eta baita eratorritako gastuen likidazioa ere.

Zehazki Mankomunitateari eskatzen zaiona da sistema mistoa kentzeko eta aztertzeko zein den soluziorik hoberena errefusa jasotzeko. Hau da gaur egun fardelentzat dauden edukiontziak erabili edota edukiontzietan oinarrituriko beste formula bat ezarri.

Udal gobernu berria agintea hartu duenetik atez atearen aurkako plataformako eta Zero Zaborreko kideekin bildu da eta aurrerantzean ere, batzuen eta besteen proposamenak kontutan hartuko dituela jakinarazi du.

Denen helburuak berdinak direla eta helburu horiek lortzeko, ingurugiroarekin implikatuta dagoen edozein talde edo norbanakok egingo dituen proposamenak entzun eta aztertzeko prest azaldu da Udala.

Zabor bilketa sistemaren aldaketari hasiera ematea EAJ eta PSE-EEren bozkekein onartu zen. Azkoitia Bai abstenitu egin zen eta EH Bilduk aurka bozkatu zuen.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut