Berriak Eskualdeko turismoarentzat estrategikoa izango den Loiolako turismo bulego berria inauguratu dute

Eskualdeko turismoarentzat estrategikoa izango den Loiolako turismo bulego berria inauguratu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Loiolako-turismo-bulegoGaur, astelehena, inauguratu da Loiolako turismo bulego berria. Basquetour Eusko Jaurlaritzaren turismo agentziako zuzendari Arantza Madariaga, Denis Itsaso Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo diputatua eta Azkoitiko eta Azpeitiko alkateak diren Javier Zubizarreta eta Eneko Etxeberria bertan izan dira, besteak beste. Loiolako Santutegiaren aurrean kokatzen den eraikinak orain artekoa ordezkatuko du eta urte guztian zehar zabalduta egongo da aurrerantzean.

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailak finantzatutako proiektu berria estrategikoa izango da eskualdeko turismoarentzat. Izan ere, Loiolako Santutegitik eskualdeko udalerrietara turismo fluxuak bideratzeko estrategian aurrerapauso kualitatiboa emateko helburua du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut