Berriak Luis Arregik bota du Andramaixetako txupinazoa

Luis Arregik bota du Andramaixetako txupinazoa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Luis-ArregiLuis Arregi Aramendi Izpizuk (Azkoitia, 1947) bota du aurtengo Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa. Bizitza osoan egin duen eta egiten jarraitzen duen boluntario lan etengabea eskertu nahi zion Azkoitiko Udalak.
Arregi oso ezaguna da herrian Azkoitiko Odol Emaileen taldeko ordezkari aktiboenetako bat delako, baina ekimen honetaz gain, Caritas, San Jose Egoitza, etxez-etxeko laguntza eta Elikadura Bankua bezalako proiektuetan ere aritzen da lanean, musutruk.
Udalak herritarren izenean aitortu nahi zion Luis Arregiri gizarte hobeago eta bidezkoago baten alde elkartasunez egin duen lana.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut