Berriak Atez ateko sistemaren aurkako plataformak bildutako 3.547 sinadura entregatu dizkio alkateari eta kontsultaren emaitza errespetatzeko eskatu dio

Atez ateko sistemaren aurkako plataformak bildutako 3.547 sinadura entregatu dizkio alkateari eta kontsultaren emaitza errespetatzeko eskatu dio

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

PaP-sinadurakAzkoitiko atez atekoaren aurkako eta bosgarren edukiontziaren aldeko plataformako kideak Javier Zubizarreta alkatearekin bildu dira gaur goizean. Atez ateko bilketa sistemaren aurka 2012 amaieran jasotako 3.547 sinadura berresten dituen notario-akta entregatu die alkateari.

Halaber, zabor bilketa sistemaren inguruko erabakia herritarren esku utziko zuen herri kontsulta eskatzeko jasotako 2.000 sinadurak ere aurkeztu dizkiote.
Plataformak "kontsultaren emaitzak errespetatzeko" eta "eman beharreko urratsak emateko" eskatu dio Udalari "lehenbailehen zaborren bilketa sistema aldatu ahal izateko, zintzilikarioak kendu eta edukiontzien sistema egokiena" ezarriz.


EAJk aurreratu zuen bere hauteskunde programan, kontsultaren emaitzak ikusita, egungo sistema mistoa kendu eta edukiontzien aldeko apustua egingo zuela, ahaztu gabe helburua %70eko birziklapen tasa lortzea dela. Arrasaten edo Tolosan portzentaia hau gainditu dute jada bosgarren edukiontzia erabiliz.


Zero Zabor
Udal arduradunek izan dute dagoeneko lehenengo bilera informal bat Zero Zabor-eko kideekin ere. Hirigintza eta Ingurumen zinegotzia den Miguel Angel Bastida bildu zen eurekin. Azaldu zutenez, haientzat lehentasuna ezarritako birziklatze helburuak betetzeak du, eta ez hainbeste helburu horiek nola lortu erabakitzeak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut