Berriak Bihar Loiolan egingo den Inaziotar Bidearen I. Foroa aurkeztu dute

Bihar Loiolan egingo den Inaziotar Bidearen I. Foroa aurkeztu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Bidearen-Foro-aurkezpenaInaziotar Bidea sustatu eta balorean jartzeko ekitaldi instituzionala egin dute gaur Loiolan, bihar ospatuko den Inaziotar Bidearen I. Foroaren atari gisa. Bertan, Euskadi eta Kataluniako ekonomia sailburuek eta Azkoitia, Azpeitia eta Manresako alkateek parte hartu dute, besteak beste.


Abuztuaren 1ean emango zaio hasiera Inaziotar Bidearen 1. Jubileu Urteari. Ekimen hau aprobetxatuz, Azpeitian hasi eta Manresan amaitzen den bidearen inguruko jardunaldiak ospatuko dira bihar, Loiolan. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta hainbat erakundek elkarlanean antolatu dute Inaziotar Bidearen I. Foroa, bidea indartzen eta ezagutarazten jarraitu eta tokiko turismoa garatzeko helburuarekin. Loiolako Arrupe Hotelean izango da jardunaldia, bihar, 9:00etan hasi eta 13:30ak bitartean. Jesuseko Teresaren Aztarnak Ibilbidea, Montserrat eta Inaziotar Bideak edota Manresa 2022 Proiektu Estrategikoa izango dira hizpide.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut