Berriak Euskara ikasteko eta UEU, EHU-UPV eta HIK HASIren uda ikastaroetarako bekak eskatzeko epea zabalik dago

Euskara ikasteko eta UEU, EHU-UPV eta HIK HASIren uda ikastaroetarako bekak eskatzeko epea zabalik dago

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

CARTEL-UDA-IKASTAROAK-2015-BILBAO-copiaueu-irudia 

Azkoitiko Udalak euskara ikasi edota UEU, EHU-UPV eta HIK HASIren uda ikastaroetan parte hartzen dutenei eskaintzen dizkien diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da, datorren irailaren 25a bitartean. Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian egin behar dira, kasuan kasuko agiriak aurkeztuta. Deialdiaren oinarriak eta informazio osoa udaletxeko harreran edo lotura honetan duzue eskuragai.


Euskara ikasteko diru-laguntzen kasuan, Euskaltegian neguko eta udako ikastaroak, ikastaro trinko, autoikaskuntza eta internet bidez ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei matrikularen %70a ordainduko zaie (gehienez, 350 euro). Barnetegian ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei, matrikula, jatordu eta egoitza gastuen %70a ordainduko zaie, betiere 1.050 euroko mugarekin.
Urtero eskatzaileko gehienezko laguntza 1.400 eurokoa izango da.


UEU, EHU-UPV eta HIK HASIren uda ikastaroetarako diru-laguntzei dagokionez, matrikularen eta ez egonaldiaren, kostuaren %75a ordainduko du Udalak ikasle, langabetu, 14.000 eurotik beherako errenta duten pertsonak, 15.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten bizikidetzako unitateak, erretiratu nahiz pentsiodunei, eta %25a lanean ari direnei. Nolanahi ere, diru-laguntza ez da 150 eurotik gorakoa izango.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut