Berriak Udala Santa Klarako bizilagunekin bilduko da asteazken honetan bidegorriari buruz hitz egiteko

Udala Santa Klarako bizilagunekin bilduko da asteazken honetan bidegorriari buruz hitz egiteko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak bilera batera deitu ditu Santa Klara auzoko bizilagunak bidegorriari buruzko xehetasunak emateko eta horrek eragingo lituzkeen trafiko aldaketak azaltzeko, euren iritzia ezagutu eta mahaigaineratu daitezkeen ekarpen edo iradokizunak jasotzeko asmoz.
Bilera asteazken honetan izango da, hilaren 15ean, Elkarguneako Oteiza aretoan arratsaldeko 19:00etan.
Santa Klara kalea eta Ugarte-Igarako igerilekuak lotuko dituen bidegorria eraikitzeak esan nahi du errepide hori norabide bakarrekoa bihurtuko litzatekeela estuegia delako. Azpeititik datorren trafikoa Santa Kutz parean ezkerrerantz desbideratu eta Azkotiko erdigunera Julio Urkixotik sartuko litzateke.
Udaleko arduradunek duten planteamendua azalduko diete auzokideei guztien artean gaia jorratu eta beste aukerarik egon daitekeen ikusteko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut