Berriak Bihartik, 17 gaztek hartuko dute parte Gazteria Sailak antolatutako elkartruke programan

Bihartik, 17 gaztek hartuko dute parte Gazteria Sailak antolatutako elkartruke programan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

elkartruke-gazteGazteria Saila elkartruke programa garatzekoa da, bihar hasi eta uztailaren 17a bitartera. Iruñeako, Gasteizko eta Azkoitiko  15-17 urteko 17 gaztek hartuko dute parte ekimenean, eta haientzat egitarau zabala prestatu dute. Elkartrukea garatzeko, “Azkoitti gazteen ikuspegittik”  lan ildoa aukeratu dute. Azkoitiko taldeak gonbidatzaile lanak egingo ditu Euskal Herriko beste gazteak hartuz eta herria eta bere historia erakutsiz.

 

Elkartrukean garatuko duten lanari dagokionez, herriari buruzko bideo bat sortu eta muntatuko dute. Bertakoak zer eta nola ikusten dugun eta baita beste herrikoek zer eta nola ikusten gaituzten ere erakutsiko duen bideoa, hain zuzen. Gazteria Sailekoek argitu dutenez, "proiektuak fase ezberdinak izango ditu, hasera orain emango zaio, ikasturtean zehar beste topaketa batzuk garatzekotan gara, eta hurrengo udan azkoitiar gazteei aukera emango diegu beste herrietara joateko".

 

Elkartruke programa honetan jorratuko diren helburu nagusiak:

 

- Dugun herriaren eta bere istoriaren berri izan, ezagutzeko aukera eman,  besteei jakinarazten lagundu.

- Gure gazteengan eta datoztenen artean jakin-mina sustatu.

- Sormena sustatu.

- Euskal Herriko gazteen artean harremanak sustatu, eta euren arteko berdintasunetaz eta ezberdintasunetaz jabetu.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut