Berriak 'Pilotarhitza' ikuskizunak dantzaz, musikaz eta bertsolaritzaz beteko ditu Oteiza Pilotalekuak, bihar

'Pilotarhitza' ikuskizunak dantzaz, musikaz eta bertsolaritzaz beteko ditu Oteiza Pilotalekuak, bihar

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

pilotarhitzaHebentik elkarteak pilota, dantza, musika eta hitza uztartzen dituen ikuskizuna ekarriko du, bihar, Oteiza Pilotalekuetara. 22:00etan hasita, 'Pilotarhitza' emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek, doan. Hasteko, Nestor Basterretxeeak eta Fernando Larrukertek 1964. urtean elkarlanean zuzendu zuten Pelotari film laburra ikusteko aukera izango da. Bermeon grabatutako lan honetan Atano III, Atano X, Kortabitarte, Akarregi, Ogeta eta Gallastegi pilotari handiak azaltzen dira.
Ondoren, pilota jokoaren inguruan egindako 'Pilotarhitza' ikuskizunaren txanda etorriko da. Dantzarien eta pilotarien mugimenduen arteko parekotasunetatik abiatutako emanaldi hau Mizel Theret biarriztar koreografoak sortua da. Bertsolaritza da emanaldiaren oinarrietako bat, eta bihar Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarra izango da ikuskizuna hitzez jantziko duena.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut