Berriak Andramaixetako egitaraua adosteko parte-hartze prozesua abian da

Andramaixetako egitaraua adosteko parte-hartze prozesua abian da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Andramaixetako-bilera2015eko Andramaixek diseinatzeko prozesua abiatu duen lehendabiziko parte-hartze bilera egin zen atzo, Elkargunean. Bertan bidlu ziren herritarrek, hainbat elkarteko kideek eta Udal ordezkariek aurtengo festen egitarauari buruzko proposamenak eta ideiak partekatu zituzten.

Aurreko urteko festen balorazioarekin hasi zen bilera irekia, hutsuneak identifikatuz eta hobetu beharrekoak aztertuz. Ondoren, aurtengo egitarauan aldaketak egiteko proposamenak jaso zituzten denen artean. Besteak beste, San Roke eguneko rock kontzertua egun bat aurreratzea edo sokamuturra berreskuratzea izan ziren mahaigaineratutako proposamenetako batzuk. 

Ideia hauek guztiak aztertu eta bideragarriak diren erabakiko du Udalak datozen egunetan. Bien bitartean, azkoitiarrek eta herriko elkateek proposamen eta iradokizun gehiago helarazteko aukera zabalik izango dute honako bideak erabilita: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbide elektronikora idatzita, Kultura teknikariekin edo zinegotziekin harremanetan jarrita,  eta 943 857170 telefonora deituta.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut