Berriak Udal berriaren osaketan, eraginkortasuna eta bizkortasuna izan dira irizpide

Udal berriaren osaketan, eraginkortasuna eta bizkortasuna izan dira irizpide

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

udal-osaketaEkainaren 23an egin zen hauteskundeen ondorengo lehen udalbatzarra Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea buru zela, ez-ohiko bilkura honetan udal funtzionamenduaren eta izendapenen inguruko gaiak bozkatu eta adostu ziren, besteak beste, Udalbatzaren ohiko bilkuren aldizkakotasuna; batzorde informatiboen eraketa eta hauen osaketa politikoa; Udalaren ordezkaritza beste organo eta erakundeetan; hautatuen ordainsariak eta talde politikoen diru-izendapenak; delegazioen titularrak eta arloak; alderdi bakoitzeko bozeramaileak; alkateordeen izendapena, eta Azkoitiko Udaleko Toki Gobernu Batzarreko kideen izendapena.

Funtzionamenduari begira, hartutako erabakietako bat lau Batzorde Informatzaile eratzea izan da. Batzorde hauetan ohiko udalbatzarretan bozkatu beharreko gaiak aztertzen dira eta bertako aktibitatea eraginkortzeko eta arintzeko asmoz erabaki da lau batzorde eratzea eta ez gehiago. Ordezkaritza-egitura gauzatzerakoan irizpide nagusia eraginkortasuna eta bizkortasuna areagotzea izan da.


Udal honek bere eginbidea ez du ulertzen partaidetzarik gabe. Batzordeen egituraketan, parte-hartze batzorde berezi bat izatea ez du beharrezkoa ikusi Udal honek, partaidetza gai guztiei dagokiela uste duelako, eguneroko lanean kontuan hartu beharrekoa eta ez aldikakoa. Gobernu irekia helburutzat hartuta parte-hartzea bideratzeko era berriak landuko ditu.Udal ordezkariak guztiz irekita egongo dira herritarrei entzutera eta berauen proposamen eta iritziak jasotzera, eta horretarako kanal ezberdinak zabalduko dituzte.


Bestalde, aurrerantzean ohiko udalbatzarrak hileko azken asteazkenetan, 19:00etan, egitea adostu zuen Udalbatzak, aho batez.


Ondoren, pleno hartan erabakita geratu ziren puntuak zehazten dizkizuegu:


Alkateordeak:
Honakoak dira Azkoitiko udaleko Alkateordeak, hurrenez hurren:

- Lehen Alkateordea: Ana Mª Azkoitia Urteaga.
- Bigarren Alkateordea: Nekane Larrañaga Aizpuru.
- Hirugarren Alkateordea: Miguel Angel Bastida Aranbarri.
- Laugarren Alkateordea: Angel Luis Martin Rodriguez.

Batzorde informatzaile iraunkorrak:
–Ogasuna, Barne Antolakuntza, Pertsonala, Kontratazioa, Sustapen ekonomikoa eta Merkataritza.
–Gizarte Ongizatea, Berdintasuna, Integrazioa, Hezkuntza eta Euskara.
–Lurralde Antolakuntza, Ingurumena, Landa Garapena, Obrak eta Zerbitzuak.
–Kultura, Kirolak, Festak eta Gazteria.

Batzorde iraunkorretan EAJko bost ordezkarik EH-Bilduko bik, eta Irabazi/Azkoitia Bai eta PSE/EEko beste ordezkari banak hartuko dute parte.

Batzorde informatibo bereziak:
– Kontuen batzorde berezia.

Azkoitiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra:
Kideak: Javier Zubizarreta(EAJ), Ana Azkoitia (EAJ), Nekane Larrañaga, (EAJ), Miguel Angel Bastida (EAJ), Angel Luis Martin (EAJ) eta Gaizka Larrañaga (EH Bildu).
Tokiko Gobernu Batzarrean parte hartuko du EH Bilduk EAJko zinegotziekin batera. Bertan
alderdi guztiek izango dute presentzia baina PSE/EE eta Irabazi/Azkoitia Bai taldeen partaidetza kontsultara mugatuko da.

Udal talde politikoen bozeramaileak:
- EAJ: Asier Lizarralde.
- EH Bildu: Urrategi Alberdi.
- Azkoitia Bai: Jose Joakin Etxaniz.
- PSE: Miguel Reimundez.

Udal ordezkari nagusien ordainsariak:
1.- Dedikazioen erregimen politikoa:

- Alkatea: Javier Zubizarreta
Dedikazio esklusiboa. Ordainsari gordina, urteko: 67.087,03€

- Ingurumena, Landa Garapena, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzia: Miguel Angel Bastida. %75eko dedikazioa: ordainsari gordina, urteko: 45.283,74€

- Festak, Kirola eta Gazteria Zinegotzia: Angel Martín.%10eko dedikazioa: ordainsari gordina, urteko: 6.037,83€

Ordainsarien kasuan, EAJko eta PSEko ordezkariek aldeko bozka eman zuten eta Irabazi Azkoitia Bai abstenitu egin zen. EH Bilduk bakarrik eman zuen aurkako botoa.

Finkatutako ordainsariak EUDELen irizpideetan oinarritzen dira. Udal guztietako soldaten bateratzean oinarrituta daude. Tokiko Autonomiaren Gutun Europarrean tokiko ordezkaritza-eginkizuna betetzeagatik baldintza ekonomikoei buruz zehaztutako printzipioen arabera. Konstituzioaren Xedapen Gehigarrian jasotzen denez, gure Lurralde Historikoek ahalmen esklusiboa aitortua dute bertako erakundeen antolakuntzarako. Hau dela eta, Raxoik Espainirako onartua duen erakundeak arrazionalizatzeko legeak, ez du Euskadin eraginik.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu berri du 2015eko ekainaren 30eko 1/2015 Foru Arau Dekretua, Gipuzkoako herri erakundeetako alkateen soldatak erabakitzeko erreferentziak zehazten dituena. Erabaki honek berretsi egiten ditu EUDELek aurrez zehaztuta zituen erreferentziak. Azkoitiari dagokionez, 10.001-20.000 arteko biztanle kopuruko herri bat izanik: urteko 67.087 euroko soldata gordina dagokio bertako alkateari, hau da, Eusko Jaurlaritzako Zuzendari bati dagokion berbera.

2.- Asistentziengatik dietak:

Dedikazio esklusiboa edo partziala duten zinegotziek ez dute dietarik kobratuko. Alderdi guztietako beste zinegotziek honako dietak eskuratuko dituzte, Udalbatza, Tokiko Gobernu Batzar eta Batzorde Informatzaileetako bilkuretara joateagatik:

Plenoa: 70€ / Batzordeak eta Tokiko Gobernu Batzarrra: 35€ / Batzordeko buruak: 70€

3.- Talde politikoei bideratutako diru-izendapenak:

Udal talde politiko bakoitzeko542,50€hileko.
Zinegotzi bakoitzeko167,50€hileko.

 

Udal ordezkaritza beste organo eta erakundeetan:

Zubi Aurre Fundazioa:
Javier Zubizarreta (EAJ)
Ana Azkoitia (EAJ)
Nekane Larrañaga (EAJ)
Miguel Angel Bastida (EAJ)
Angel Luis Martin (EAJ)
Idoia Uranga (EH Bildu)
Jakes Uranga (EH Bildu)
Joakin Etxaniz (Irabazi /Azkoitia Bai)
Miguel Reimundez (PSE/EE)

Bozketa:
Aldeko botoa: EAJ, EH Bildu, PSE/EE.
Abstentzioa: Irabazi/Azkoitia Bai

San Jose Fundazioa:
Javier Zubizarreta (EAJ)
Ana Azkoitia (EAJ)
Nekane Larrañaga (EAJ)
Miguel Angel Bastida (EAJ)
Sonia Vázquez (EAJ)
Urrategi Alberdi (EH Bildu)
Ainara Goenaga (EH Bildu)
Joakin Etxaniz (Irabazi /Azkoitia Bai)
Miguel Reimundez (PSE/EE)

Bozketa:
Aldeko botoa: EAJ, EH Bildu, PSE/EE.
Abstentzioa: Irabazi/Azkoitia Bai

Urola Erdialdeko Mankomunitatea:
Javier Zubizarreta (EAJ)
Ana Azkoitia (EAJ)
Ainara Goenaga (EH Bildu)

Bozketa:
Aho batez onartua.

Iraurgi Lantzen S.A.:
Alkatea: Javier Zubizarreta
EAJ/PNV(1): Ana Azkoitia
Bildu (1): Jesus M. Oteiza
Azkoitia Bai (1): Jose Joakin Etxaniz
PSE/EE (1): Miguel Raimundez

Bozketa:
Aldeko botoa: EAJ, EH Bildu, PSE/EE.
Abstentzioa: Irabazi/Azkoitia Bai

Urolako Industrialdea S.A.:
Alkatea: Javier Zubizarreta

Bozketa:
Aho batez onartua

Ur-Partzuergoa:
Alkatea, Javier Zubizarreta (EAJ)

Bozketa:
Aho batez onartua

URKOME (Mendi Nekazaritzako Elkartea):
Miguel Angel Bastida (EAJ)

Bozketa:
Aho batez onartua

Ingurugiro Etxea Fundazioa:
Nekane Larrañaga (EAJ)

Bozketa:
Aho batez onartua

Antonio Oteiza Fundazioa:
Javier Zubizarreta (EAJ)
Ana Azkoitia (EAJ)
Nekañe Larrañaga (EAJ)
Angel Luis Martín (EAJ)
Idoia Uranga (EH Bildu)

Bozketa:
Aldeko botoa: EAJ
Kontrako botoa: EH Bildu, Irabazi/Azkoitia Bai
Abstentzioak: PSE/EE

Urola Ikastola-Xabier Munibe:
Nekane Larrañaga (EAJ)

Bozketa:
Aho batez onartua

Azkoitia Lantzen:
Udal batza amaitu ondoren Azkoitia Lantzeneko ez-ohiko akziodunen batzar orokorra egin zen. Bertan Administrazio Kontseiluko kontseilarien izendapena errebokatzea eta kontseilari berrien izendapena onartu zen. Baita ere lehendakariaren baliogabetzea eta lehendakari berriaren izendapena.

Lehendakaria: Javier Zubizarreta (EAJ)
Ana Azkoitia (EAJ)
Miguel Angel Bastida (EAJ)
Maitane Unanue (EAJ)
Gaizka Larrañaga (EH Bildu)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut