Berriak Andramaixetako egitaraua osatzeko parte-hartze bilera uztailaren 7an egingo da, Elkargunean

Andramaixetako egitaraua osatzeko parte-hartze bilera uztailaren 7an egingo da, Elkargunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

erraldoiakAndramaixetako egitaraua osatzeko parte-hartze bilera antolatu du Udalak. Hitzordua datorren asteartean, uztailaren 7an, izango da Elkarguneko Oteiza aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Udalak herritarren proposamen eta iradokizunak bildu nahi ditu herritarrei hitza emanez, aurtengo festetarako egitaraua antolatzeko.

Bileran parte hartzerik ez duzuenok, aukera duzue zuen ideiak ondorengo helbide elektronikora bidaltzeko: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu   . Kultura teknikariekin edo zinegotziekin ere harremanetan jar zaitezkete 943 857170 telefonoan.

Andramaxetako gero eta gutxiago falta da eta Udaletik denok gonbidatu eta animatu nahi zaituztegu nolako festak izatea nahi duzuen esatera eta proposamenak mahaigainean jartzera, jaietaz guztiok gozatu dezagun.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut