Berriak Euskara sailak merkataritzara eta ostalaritzara bideratutako diru-laguntzak eskatzeko epea, urriaren 30era arte zabalik

Euskara sailak merkataritzara eta ostalaritzara bideratutako diru-laguntzak eskatzeko epea, urriaren 30era arte zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

EuskLaguntzak2015Udalaren euskara zerbitzuek merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko bideratutako zerbitzuen katalogoa kaleratu du. Hainbat diru laguntzez gain, urte osoan zehar merkatarien eskura jartzen dituzten zerbitzuak ere jasotzen dira bertan. Hemen duzue informazio guztia biltzen duen eskuorria.

 Zehazki, honako diru-laguntzak eskaintzen ditu Udalak:

1. Kanpoko errotulua euskaraz jartzeko.

2. Poltsak, kartazalak, bisita txartelak, zigiluak, albaranak, fakturak, menuak, produktuak biltzeko papera, autoen errotulazioa eta kartelak euskaratzeko.

3. Euskarazko webguneak sortzeko.

4. Programa informatikoak euskaraz jartzeko.

5. Euskara ikasteko: 2015-2016 ikasturteko diru-laguntzaren %40a gabon aurretik jasotzeko eskaera irailaren 28tik azaroaren 27ra egin behar da. Bestelako kasuetan kurtso bukaeran.

 

Diru laguntza hauen kasuan, eskaera egiteko azken eguna 2015eko urriaren 30a izango da. Bestalde, badira urte osoan eskaintzen diren beste bi zerbitzu ere: 

6. Itzulpenak eta zuzenketak: lanean behin eta berriro erabiltzen diren testu laburrak euskararatu ala euskaraz idatzita badaude, zuzendu egiten dira.

7. Gidaliburuak: orain arte, 15 gidaliburu banatu dira (okindegietakoa, frutategietakoa, edergintzakoa, taberna eta jatetxeetakoa...).

Diru-laguntza horietako bakoitzak eskatzeko epe ezberdinak dituzte, eta hemen dituzue kontsultagai.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut