Berriak Iraurgi Saskibaloi Taldeko neskek piztuko dute Balda Plazako San Joan sua

Iraurgi Saskibaloi Taldeko neskek piztuko dute Balda Plazako San Joan sua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

san-joan-sua Iraurgi Saskibaloi Taldeko "Zurt taberna ISB" nesken taldeak piztuko du Balda Plazako San Joan gaueko sua, gaur 22:00etan.  
Hain zuzen ere, taldean jokatzen duten hiru azkoitiarrek, Intza Lizarazuk, Maite Lizarazuk eta Aitziber Besgak hasiko dute ekitaldia, Udal ordezkariek lagunduta. Taldeak lorpen handiak eskuratu ditu aurtengo denboraldian, eta LF-2 mailara igo zen joan den maiatzean.


Gaueko suak piztu aurretik, baino, izango da festa girorik herrian. Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldeak eta Bizkargi Dantza Taldeak emanaldia egingo dute, 19:30ean hasita. Horrez gain, Musika Bandak kalejiran aterako da. Balda Plazako ikuskizunean, berriz,  22:00etan piztuko dute sua, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntzarekin. Ondoren, Musika Eskolako Dantza Taldeak "VII. Zatoz Dantzara Balda Plazara" emanaldia eskainiko du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut