Berriak Ekintzailetasuna eta egoera sozioekonomikoa landu dituzte bailarako ikasleek bigarren urtez "Elkarrekin eraikitzen" proiektuaren baitan

Ekintzailetasuna eta egoera sozioekonomikoa landu dituzte bailarako ikasleek bigarren urtez "Elkarrekin eraikitzen" proiektuaren baitan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Elk-Eraikitzen-1Elkarrekin Eraikitzen 2014-15 proiektuaren itxiera ekitaldia ospatu zen atzo, osteguna, Azpeitiko udaletxean. Aurtengo ekitaldian, iaz bezala, eskualdeko 5 ikastetxeek (Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Xabier Munibe Azkoitiko Ikastola eta Urola Ikastola) hartu dute parte. Proiektuaren koordinatzaile lanetan berriz, Iraurgi Berritzen -Urola Erdiko garapen eta berrikuntza erakundeak- eta Ie Team kanpo adituak aritu dira. 7 eragileek elkarlanean garatu duten edizio hau 2014ko udazkenean hasi eta atzoko jardunaldiarekin amaituko da, datorren ikasturtean edizio berri bati ekingo zaiolarik.

 Iraurgi Berritzeneko arduradunek agertu dutenez, Elkarrekin Eraikitzen proiektuak, ikaslea, proiektua nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain 3 helburu nagusi bete nahi ditu; "Batetik, ikasleen artean ekintzailetasunari lotutako balio eta gaitasunak sustatzea du helburu, besteak beste, iniziatiba edo komunikazio gaitasuna. Lehen helburu hau bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodología berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaini die. Proiektuaren 3. eta azken helburua berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea da etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin hartu ditzaten".

Elk-eraikitzen-2

Modu honetan, proiektua bi fasetan egituratu da; lehenbizi, eskualdeko ikastetxeetako irakasleek elkarlanean, ondoren ikasleek aplikatu dituzten metodología berritzaileak esperimentatu dituzte ondoren ikastetxe bakoitzak bere neurrira egokitzen den proiektu bat egituratu duelarik. Bigarren fasean aldiz, ikasleak talde txikitan bilduta, irakasleek planifikatutako prozesuaren bitartez, Iraurgi Berritzenek proposatutako 8 kasu errealak hausnartu eta lanketa bat aurkeztu dute.

"Parte-hartzaileek, bereziki ikasle nahiz irakasleek, bigarren edizio hau ere positiboki ebaluatu dute eta izan dituen parte-hartze datuengatik ere arrakastatsutzat jo daiteke. Proiektuan zehar, 15 irakasle eta 250 ikasle inguruk hartu du parte. Hauez gain, prozesuan zehar ikasleek egin dituzten elkarrizketa eta azterketa lanetan borondatetsu 40 eragiletik gora hartu dute parte", gaineratu dute. Besteak beste, hainbat enpresa ordezkari, Azkoitia nahiz Azpeitiko udal ordezkariak, Urkomeko ordezkariak, Merkatari elkarteetako ordezkariak, Iraurgi Berritzeneko ordezkariak, Osasun Zentroetako ordezkariak nahiz lehen sektoreko hainbat ustiategitako arduradunekin egoteko aukera izan dute ikasleek.

Proiektuaren informazio guztia www.elkarrekineraikitzen.wordpress.com wengunean aurki daiteke.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut