Berriak Javier Zubizarreta (EAJ) izendatu dute alkate

Javier Zubizarreta (EAJ) izendatu dute alkate

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8020Leporaino betetako udalbatzar aretoan egin da gaur goizean Udala eratzeko osoko bilkura. EAJko Javier Zubizarretak aldeko bederatzi boto jaso ditu eta, honenbestez, Azkoitiko alkate izendatu dute.

Gaur arte alkate izan den Urrategi Alberdiren (EH Bildu) hitzekin hasi da ekitaldia. "Herria denon artean eraikitzeko lanean bidelagun" izango direla adierazi du, eta eskertuta agertu da "lau urte hauetan denon artean emandako urratsengatik".

Adin-mahaia osatu da ondoren, eta kargua hartzeko prozedurari ekin diote. Udal idazkariak legeak agindutako kargu-hartze formula irakurri du eta, ondoren, zinegotziek kargua hartu dute, banan bana. Bozketa garaian, idatziz egitea adostu dute eta hauxe izan da emaitza: 9 boto Javier Zubizarretaren alde, 6 boto Urrategi Alberdiren alde, eta bi boto zuri. 

Honenbestez, EAJrentzat izan da alkatetza. Alkate berriak, Javier Zubizarretak, txalo artean jaso du aginte makila, Urrategi Alberdiren eskutik. Jarraian, hitz batzuk egin ditu euskaraz eta gazteleraz. "Alderdikeriak alde batera utzi, eta otzan eta errespetuarekin pertsona guztien alde" lan egingo duela agindu du alkate berriak. "Talde ona" duela esan du jeltzaleak, eta bere erronka lau urte pasa ondoren herritarrek beraiengan jarri zuten konfidantza berrestea dela adierazi du. Interes pertsonalen gainetik, interes orokorren alde lan egingo duela agindu du Zubizarretak.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut